Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasleek hezkuntza sistemaren "autoritarismoa" salatuko dute kalean

Mobilizazioak deitu dituzte martxoaren 25erako; Lea-Artibai mailan Ondarroan egingo dute manifestazioa. Pandemia garaian hezkuntza sistemaren arazo estrukturalak areagotu egin direla salatu nahi dute ikasleek.

Ikasle Abertzaleak hezkuntza ereduaren aurkako manifestazioa Markina-Xemein
Oihana Cabello Elorriaga
Ondarroa
2021/03/22

Ikasleek protesta egingo dute martxoaren 25ean, hezkuntza sisteman “autoritarismoa” pairatzen dutela salatzeko. Ikasle Abertzaleek (IA) egin dute deialdia Lea-Artibain, eta 12:15ean Ondarroako Zaldupeko zubitik aterako den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte ikasleak. Ikasleek beraien ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia edukitzea, subjektu politiko bezala onartuak izatea eta kontrol sozialerako erabiltzen dituzten baliabide guztiak bertan behera uzteko eskatuko dute.

IAk salatu duenez, pandemia garaian hezkuntza sistemak aurretik zituen arazo estrukturalak areagotu dira, arazo sakonagoak bilakatuz. Hezkuntza kalitatearen beherakada nabarmena izan dela gaineratu du, eta ikasturte honetako ezinegona eta ezjakintasuna aipatu ditu: “COVID-19ak eragindako testuinguruan hezkuntza prozesuaren nolakotasunak ez dira argi geratu, eta hainbat neurri arbitrario hartu dituzte”.

Autoritarismoa hezkuntza kapitalistak berezkoa duen tresna dela dio IAk, eta ikasleak “infantilizatzen” dituela salatu du. “Ume modura tratatzen gaituzte gure bizitzen gaineko kontrola bermatuz, eta gure ikasketa prozesuaren gainean daukagun erabakimen gaitasun eza da horren adibide”, azpimarratu dute. Gaur egungo hezkuntza “diziplinatzeko prozesu hutsala” dela dio IAk, ebaluazio sistema edukiaren gainetik jarrita. “Kontrol soziala areagotu egin da, ikasle despolitizatu, diziplinatu eta otzanak bermatuz”.

Hain zuzen, pandemia garaian ikasleen askatasun politikoak urratu dituztela gaineratu du, ikastetxeetan lan politikoari oztopoak jarrita. Hori guzti hori dela eta, IAk azpimarratu du ikasleen batasuna ezinbestekoa dela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.