Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sute batek kalte handiak eragin ditu Ondarroako Dongreneko eraikinean

Kalte materialak handiak izan badira ere, inor ez da zauritu. Suteak Dongre eraikineko egituran kalte nabarmenak eragin ditu, eta ziuraski, eraitsi egin beharko dute.

Suteak Dongreneko eraikinean eragindako kalteak. Argazkia: Ondarroako Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/22

Sutea zapatu [martxoak 20] goizaldean piztu zen Ondarroako udal brigadak mantentze lanetarako erabiltzen duen makineria eta tresneria gordetzen dituen biltegian. Zehaztu dutenez, 02:00ak aldera piztu zen sua eta 03:30ak inguruan itzali zuten. “Suhiltzaileek nahikoa zailtasun eduki zuten eraikin barrura sartzerako orduan. Sarreran dagoen burdinezko atea zerra mekanikoagaz moztu behar izan zuten, eta horretarako bere denbora behar izan zuten. Bestelakoan, azkar itzali zuten sua”.

Suhiltzaileek ikerketa zabaldu dute sutea zerk eragin zuen argitzeko, baina, antza denez, argindarragaz izandako arazoren batek piztu zuen sua. “Oraindik ez dago seguru sutea zerk eragin zuen, baina eskuartean darabilgun hipotesi nagusia da zirkuitulabur batek eraginda hastea”.

Biltegia erabat kiskalita geratu da eta lokalean zeuden hainbat ibilgailu, makina eta tresneria ere erreta daude. “Kaleak garbitzeko makina guztiz kiskali da, eta ez dago erabilgarri. Belarra mozteko eta inausketak egiteko erabiltzen den beste hainbat tresneria ere ezingo da erabili; kalte handiak jasan dituzte eta. Gainontzeko ibilgailu eta makinak kedarrez beteta geratu ziren, eta kalteek handiago baziruditen ere, konponketa batzuk eginda erabilgarri egongo direla uste dugu”. Berreskuratu daitezkeen ibilgailuak eta makineraria garbitzen hasita daude udal langileak.

Brigadak erabiltzen duen makinaria erabat kiskalita. Argazkia: Ondarroako Udala.

Suteak, aldiz, beheko solairuetan entsegatzen zuten musika taldeen lokaletan ez du aparteko kalterik eragin. Hala ere, lokalak hustu behar izan dituzte. “Musikari gehienek atera dituzte euren musika tresnak. Eraikina Udaltzaingoak zigilatuta geratu da, segurtasunagatik. Norbaitek beheko lokaletatik zerbait atera behar baldin badu Udaltzaingoagaz jarri beharko da harremanetan”.

Kalte materialak handiak izan badira ere, inor ez da zauritu. Dongre zerrategia zegoen eraikina etxeetatik aldenduta dago, eta, suak, beraz, ez zuen herriko bizilagunik arriskuan ipini. Hori bai, suteak egituran kalte nabarmenak eragin ditu, eta ziurrenik, eraitsi egin beharko dute. “Aitor Jauregi udal arkitektoak egin duen behin-behineko txostenak dioenaren arabera, eraikina ez dago erabilgarri. Ez dago eraikina berehala jausteko arriskurik, baina egiturak kalte nabarmenak ditu: habe batzuk zer edo zer mugituta eta zabalduta daude eta horma batzuk ere konkortuta daude. Peritua eraikina zer egoeratan dagoen ikuskatzera dator, eta haren behin-betiko txostenaren zain gaude”.

Brigadarentzako lokal berri baten bila ari da orain momentuan udala. “Udalak brigada beste nonbaiten birkokatzeko asmoagaz zebilen aspalditik, baina orain lokala bilatzeko kudeaketa lanak arindu egin beharko ditugu nahitaez”. Aldagelak behin-behinean Zaldupe udal futbol zelaian ipiniko dituzte. “Han dauden etxolak baliatuko dira horretarako. Kaleak garbitzeko eta belarra mozteko materiala ez dago erabakita non lagako den, baina ziuraski futbol zelaiaren eremuan gordeko da behin-behinean”.

Kaleak garbitzeko makina, kiskalita. Argazkia: Ondarroako Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.