Amaitzear daude Markina-Xemeingo Karmengo Kaleko espaloia handitzeko lanak
Obra horregaz, oinezkoen segurtasuna bermatzea lortu nahi dute.
Egun gutxi barru amaituko ditu Markina-Xemeingo Udalak Karmengo Kaleko espaloia handitzeko lanak. Espaloia zabaltzen ari dira, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Azaldu dutenez, aurretik zegoen espaloia nahiko estua zen, eta autobusak eta ibilgailu handiak hurreegi pasatzen zirela nabaritzen zuten oinezkoek. Hori dela eta, espaloia handitzea erabaki du udalak, eta lanak amaitzekotan direla jakitera eman dute.