Hamabi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken orduetan Ondarroan (8), Markina-Xemeinen (2) eta Aulestin (2) erregistratu dituzte kasuak. Ondarroako intzidentzia tasa nabarmen ari da igotzen. Lekeitio gune horian egotetik gune berdean egotera pasatu da. Markina-Xemein gune horian badago ere, gutxi falta zaio gune laranjara pasatzeko.
Atzo [martxoak 23] astelehenean [martxoak 22] baino bi kasu gehiago erregistratu zituzten Lea-Artibain; azken orduetan 12 kasu erregistratu dituzte. Kasu gehienak Ondarroan (8) erregistratu dituzte, baina Markina-Xemeinen (2) eta Aulestin (2) ere erregistratu dituzte kasuak. Horren ondorioz, Ondarroako intzidentzia tasa nabarmen igo da (338,51ko tasa edukitzetik 408,54koa edukitzera pasatu da), eta Markina-Xemeini gutxi falta zaio gune laranjan sartzeko (258,71ko tasa edukitzetik 298,51koa edukitzera pasa da).
Bestalde, Lekeitioko intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du, eta azken orduetan eduki duen beherakadagaz, gune berdean sartu da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 240,96 (=)
- Aulesti: 449,10 (ia 300 puntu igo da)
- Berriatua: 238,66 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 55,35 (ia 15 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 298,51 (ia 40 puntu igo da)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 244,64 (ia 20 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 408,54 (ia 70 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)