Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pedro Alkorta 'Doistu' zendu da, Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidente ohia

Zapatuan [martxoak 27] omenaldi xumea egingo diote Saturraranen, Mutriku Sokatira Taldearen egoitzaren aurrean.

Pedro Alkorta 'Doistu' artxiboko irudian.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/03/25

HITZAk jakin ahal izan duenez, mutrikuarra eguazten [martxoak 24] iluntzean hil zen, 71 urterekin; hilbeila Mutrikuko beilatokian egongo da, barikuan [martxoak 26] 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Zapatuan [martxoak 27] 72 urte beteko zituen Pedro Alkorta Txurruka Doistu-k, eta horren harira, omenaldi xume bat egingo diote Saturraranen. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Mutriku Sokatira Taldearen egoitzaren aurrean. “Sebastian Lizaso bertsolaria etorriko da, eta ziuraski, sokatiran eta trontzan ere egingo dute”, azaldu du Jose Mari Lejardi Gabixola ekitaldiaren aurkezleak.

Haren hurrekoek azpimarratu dutenez, herri kirolen munduan pertsona “nabarmena” izan zen. “Kirolari amorratua izan zen, geldiezina”. Herri kirolak odolean zeramatzan, Pedro Mari Txurruka Aritza harrijasotzaile ezagunaren biloba zen. 2006ko otsailetik 2013ko otsailera, esaterako, Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidentea izan zen. Bi agintalditan izan zen erakundeko presidentea; aurretik ere zuzendaritza taldeko kidea ere izan zen.

Sokatiran ez eze, trontzan eta arraunean ere ibilbide aparta osatu zuen

Mutriku Sokatira Taldearen sortzaileetako bat ere izan zen; Mijoa auzoko beste hainbatekin batera, aparteko lana egin zuen sokatira bultzatzeko. 1972an sortu zuten taldea, Markina-Xemeinen lehiatu zen 720 kiloko Espainiako txapelketan parte hartzeko; txapelketa irabazi egin zuten. Mutriku Sokatira Taldean ibilbide oparoa osatu zuen Alkortak. Plazarik plaza hainbat txapel pilatu zituen taldeak, eta nazioarteko txapelketetan parte hartzeko aukera ere eduki zuten.

Tiratzeari utzi ondoren ere, herriko sokatira taldearen ibilbidea hurbiletik jarraitu zuen; besteak beste, emakume eta gizonezkoen taldea ere entrenatu zituen. Herri kirol mundua barru-barrutik bizitzeko aukera izan zuen. Tartean, epaile lanetan ere aritu zen. Sokatiran ez ezik, trontzan ere ibilbide aparta osatu zuen Jose Mari EgaƱa Ilunbe-rekin batera. Arraunean ere urte asko egin zituen. “Sokatiran zebiltzan hiru auzotarrek trainerilletan hainbat bandera irabazi zituzten, tartean, Espainiako Txapelketa ere irabazi zuten Ondarroako taldearekin”.

Maila pertsonalean mekanikoa zen. Azken urteetan, itsasontzien mekanikoa izan zen, jubilatu zen arte. Mutrikun ezker abertzaleko zinegotzia ere izan zen; Herri Batasuneko zinegotzia izan zen bi agintalditan, 1987tik 1995ra. San Jeronimo auzoko jaietan ere ibiltzen zen antolaketa lanetan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.