Ikuskizuna zapatuan [martxoak 27] eskainiko dute, 19:30ean, Uni pilotalekuan. Sarrerak udaletxeko kutxazainean daude eskuragarri. Antzezlan komiko, kritiko, alai eta hunkigarria dela esan dute.
Pandemiaren eraginez bidaia agentzia itxi eta beste lan bat bilatu behar izan zuen Jaiok. Orain berriro zabaldu du, eta duela 13 urte baino ilusio handiagoa daukala dio.
Baxurako arrantzaleek milioi bat kilo berdel baino gehiago porturatu dituzte egunotan. Kiloa, bataz beste, 95 zentimoan saldu da bentan.
Zapatuan [martxoak 27] omenaldi xumea egingo diote Saturraranen, Mutriku Sokatira Taldearen egoitzaren aurrean.
Maiatzaren 4an egingo diote harrera lekeitiarrek, 'Bizi gira...Kutxa Bira' egitasmoko kutxari. Bideo bat prestatuko dute ekimenerako, eta Aittitta Txiki kultur taldeak parte hartzera gonbidatu ditu herriko taldeak.
Menke-Hennekam sindromea daukan aulestiarrari laguntzeko ekintza egingo dute Ispasterren, zapatuan [martxoak 27]. Ispasterko Udalak 300 kilo zabor batzeko erronka luzatu die herritarrei.
Pandemiaren joerak okerrera egin duela eta, herritarren osasuna lehenestea erabaki dute.
Martitzenean [martxoak 30] egingo da bilera udaletxeko bilkura aretoan. Egun berean egingo da baita ere bizikleta ibilbideen inguruko batzarra.
Azken orduetan Ondarroan (2), Lekeition (2) eta Ziortza-Bolbiarren (1) erregistratu dituzte kasuak. Lekeitio gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Bihar [martxoak 26] batuko da Labi, eta esan dute mahai gainean daudela joan-etorriak mugatzeko eta establezimenduen ordutegiak gehiago zorrozteko aukerak.