Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

22. Korrika 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo da

Aurten Korrikarik egin ez bada ere, ez dela bertan behera geratu azpimarratu dute antolatzaileek. Gaineratu dutenez, 22. Korrika "inoiz baino beharrezkoagoa" izango da.

'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!' ekitaldia, Etxebarrian. Argazkia: Korrika.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/29

Korrikaren antolatzaileak etorkizunera begira jarrita daude, eta iragarri dute euskararen aldeko lasterketa erraldoia 2022ko udaberrian berriro herriz herri igaroko dela. Zehaztu dutenez, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo da 22. Korrika. Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren baitan domekan [martxoak 28] egindako ekitaldietan egin zuten iragarpena.

Aurten Korrikarik egin ez bada ere, ez dela bertan behera geratu azpimarratu dute. “Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea”.

Gaineratu dutenez, 22. Korrika “inoiz baino beharrezkoagoa” izango da. “AEKn hobetsi dugu Korrika bezalako ekimena atzeratzea, besteak beste, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko. Korrikaren atzerapenak hutsunea sortuko du, baina Korrika bera horren garrantzitsua izanik, beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen ditugun baldintza hobeetan egitea. Ondo bidean, eta egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun Korrikara iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian”.

Euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzeko ekintzak egin dituzte eskualdean

Domeka eguerdian, bestalde, 22. Korrikak amaitu beharko lukeen une berean, Korrikaren hutsunea betetzeko ordu erdi inguruko ekitaldi xumeak egin zituzten Euskal Herriko hainbat plazatan. Euskararen lekukoa kalera atera eta Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! aldarrikatzeko ekintzak Aulestin, Etxebarrian, Lekeition, Markina-Xemeinen, Munitibarren, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren ere egin zituzten. Dozenaka herritar batu ziren aldi berean euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

Herri bakoitzak bere programa osatu zuen. AEKren mezua irakurketa egin zuten herri guztietan, eta horma-irudiak eta graffitiak osatu edota talde argazkiak atera zituzten herririk herri egindako ekitaldietan. Oskorriren Euskal Herian euskaraz kantu ezaguna ere abestu zuten.

Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Ondarroa
Lekeitio
Lekeitio
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Aulesti
Aulesti
Munitibar
Munitibar
Ziortza-Bolibar
Ziortza-Bolibar
Etxebarria
Etxebarria

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.