100 bat jolasontzik parte hartu du Alkolea-Intxirri elkarteak deitutako protesta zaratatsuan. Herritarren kezka aintzat hartzea espero dute.
Aurten Korrikarik egin ez bada ere, ez dela bertan behera geratu azpimarratu dute antolatzaileek. Gaineratu dutenez, 22. Korrika "inoiz baino beharrezkoagoa" izango da.
Aurtengo udan ere, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua jarriko du martxan Lekeitioko Udalak.
Jaurlaritzak zapatuan [martxoak 27] eguneratu zituen herrietako tasak, eta Ondarroak 700,36ko tasa dauka. Hurrengo eguneraketa apirilaren 6an egingo dute, eta hurrengo egunetik aurrera hartuko dira kontuan. Beraz, gutxienez datorren asteko eguaztenera arte egongo da Ondarroa itxita.
Lanak ekaina eta uztaila bitartean egingo dituzte. Markina-Xemeingo Udala eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoagaz elkarlanean gauzatuko dituzte.
Auzolana eguaztenean [martxoak 31] egingo dute, 10:00etatik 12:00etara. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Haizea EgaƱa gazteria zinegotziak lagatako lekua beteko du. 27 urte ditu eta lanbidez kazetaria da.
Hemen Labi aholku batzordean martxoaren 26an hartutako neurriei buruzko argibideak.
Barikutik domekara bitartean [martxoak 26tik 28ra] ondoko herrietan erregistratru dituzte kasuak: Ondarroa (15), Markina-Xemein (6), Berriatua (4), Lekeitio (2), Mutriku (2), Amoroto (1) eta Etxebarria (1). Joan den aste osoan 71 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, erdiak baino gehiago Ondarroan.
Gaur [martxoak 29], bihar [martxoak 30] eta etzi [martxoak 31] egongo dira lekuak gordeta. Igerilekuko erreserbak ere Internet bidez egin ahalko dira.