Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dragak Mutrikun egin duen hondar isurketa salatzeko protesta jendetsua egin dute

100 bat jolasontzik parte hartu du Alkolea-Intxirri elkarteak deitutako protesta zaratatsuan. Herritarren kezka aintzat hartzea espero dute.

Dragaren aurkako protesta Mutrikun. Argazkia: Alberto Gorritiberea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/03/29

Zumaiako itsasadarrean jaso eta Mutrikuko portuko kanpoko bokalean hustu dituzten hondarrek hautsak harrotu dituzte Mutrikuko herritarren artean. Zumaiako Balentziaga ontziolan eraikitako Tarajop ontzia martitzenean [martxoak 30] itsasoratzeko Urolako itsasadarra dragatzen aritu da egunotan, eta Dragasub dragak herrian egin dituen isurketek kezka eta ezinegon handia eragin ditu.

Herrian eta herritarren artean dagoen kezka aintzat hartzeko asmoarekin, isurkertak salatzeko protesta deitu zuen Alkolea-Intxirri jolasontzien elkarteak. Domeka [martxoak 28] eguerdian egindako protestan parte hartu zuten 100 bat ontzi turuta jotzen aritu ziren moila inguruetan eta  itsasertzean batu ziren beste hainbatek ere bat egin zuten protestarekin.

Jaurlaritzako kezkatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi dio Mutrikuko Udalari

Alkolea-Intxirri elkarteko kideek nabarmendu dutenez, Zumaiako itsasadarra dragatu behar den bakoitzean Mutrikuko bokalea ez dute nahi etengabeko isurketa gune bihurtzea. Elkarteko ordezkarien iritziz, isurketak segurtasun arazoak sortzen ditu; botatako hondarrek sakonera jaisten dutela diote, eta ondorioz, olatuak errazago hausten direla. Isurketek osasun arazoak eragin ditzazketela ere uste dute; esan dutenez, joan den abuztuan isurketak egon zirenean hainbat bainularik begietako eta azaleko arazoak eduki zituzten.

Joseba Palenzuela alkateak egueneko [martxoak 25] osoko bilkuran agertu zuenez, Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzara bidalitako kexa formalaren erantzuna jaso dute. “Kezkatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi digute. Ekartzen ari diren hondarra hondar garbia dela diote; Aztik egindako jarraipena eta azterketak hala diotela, eta beraien aldetik ez dutela zalantzarik horretan”.

Dragak bidaia bakoitzean garraiatu dituen 3.000 metro kubikoek “itsasoz sartzeko segurtasunari” ez diotela eragiten erantzun dietela ere gaineratu zuen. “Olatua apurtzeko erari dagokionez, lasai egoteko esan digute. Eurek egindako neurketen arabera, horko hondoa ondo dagoela eta ekartzen ari hondarrak ez duela eragiten bermatzen dutela esan digute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.