Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Asier Badiola preso ondarrutarra El Duesoko kartzelan dago

Senideek HITZAri jakitera eman diotenez, eguen [apirilak 8] goizaldean atera zuten Valentziako espetxetik. Bariku [apirilak 9] goizean heldu zen Santoñakora, gaua Zaragozako espetxean igaro ostean.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/04/12

Picassenteko espetxean (Valentzia, Herrialde Katalanak) zegoen Asier Badiola Lasarte Indixu preso ondarrutarra El Duesoko (Kantabria, Espainia) kartzelan dago, etxetik 120 bat kilometrora. Espainiako Espetxe Erankundeek martxoaren 12an eman zuten lekualdatzearen berri eta lau aste geroago hurreratu dute, COVID-19agaz lotutako osasun egoerak ahalbidetu duenean. “Osasun egoera eta tartean ere opor egunak egon direla kontuan hartuta, pentsatzen genuen denbora tartean lekualdatu dute”, azaldu du Iñigo Badiola Asierren anaiak.

Badiolaren senitartekoek azaldu dutenez, eguenean [apirilak 8] 06:00ak aldera atera zuten Valentziako kartzelatik. “Bariku [apirilak 9] arraltsaldean ondo dagoela esateko deitu zuen telefonoz; gaur [apirilak 12] arte ez du dei gehiago egiteko aukerarik eduki. Dirudienez Daroca-ko espetxean (Zaragoza, Espainia) egin zuen gaua eta bariku goizean ailegatu zen Santoñako kartzelara”.

Asteburuan ez du senide eta lagunekin bisitarik egiteko aukerarik ez eduki. “Bisitak egiteko ordu guztiak hartuta zeudenez, ezin izan dugu bisitarik egin. Aste honetan bisitak egiteko aukera edukiko du, ziurrenik eguaztenean [apirilak 14] jasoko du lehenengoa”.

Preso ondarrutarrari gainera, espetxez lekualdatzeaz gain, bigarren gradura pasatzea ere onartu diote. Orain arte lehen graduan egon da, neurriak zer edo zer arinduta. Graduz aldatuta, goiz eta arratsaldez patiora irteteko eta bestelako ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.