Deuceunick taldeko Mikkel Honorek irabazi du Ondarroan amaitu den 5. etapa. Hemen etapaz etapa Ander Okamika txirrindulari lekeitiarrak (Burgos taldea) eta Txomin Juaristi markina-xemeindarrak (Euskaltel Euskadi) egindako denbora.
Ondarroako taldeak 1-0 irabazi dio Ariznabarrari. Fase honetan hamar jardunaldi lehiatuko dituzte eta partidu bakoitza "final bat dela" eta talde denak "aurkari zuzenak" direla adierazi du Iñaki Garcia Aurreraren entrenatzaileak.
Senideek HITZAri jakitera eman diotenez, eguen [apirilak 8] goizaldean atera zuten Valentziako espetxetik. Bariku [apirilak 9] goizean heldu zen Santoñakora, gaua Zaragozako espetxean igaro ostean.
Prekarietateaz amaitu eta duintasunez bizitzeko aldarrikapena egin dute.
Aurreikuspenak beteta, Markina-Xemein ere gune gorrian sartu da gaur, eta bihartik aurrera gune gorrian dauden herriei ezarritako neurriak sartuko dira indarrean. Berriatua, aldiz, zerrendatik atera da, eta Ondarroak gutxienez beste astebetez jarraituko du itxita egoten. Azken hiru egunetan 23 kasu erregistratu dituzte, erdiak baino gehiago Ondarroan.
Mi dia izeneko jokoaren bidez eman du saria Miguel Angel Aja Raposo Markina-Xemeingo ONCEren banatzaileak.
Udal Garapen Sailak antolatuta, jardunaldiak eguaztenean [apirilak 14] eta eguenean [apirilak 15] egingo dituzte, "elikadura burujabetzaren aldeko lanketa egin eta herrian ematen den arrantza mota hau mutrikuarrei gerturatzeko".
Martxoaren 2an amaitu zuten bigarren diskoa grabatzen. Bideoklipean Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra da protagonista.
Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek edukiko dutela esan dute. Txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera.
Bi kanporaketa saio jokatuko dira: Aramaion bat eta Mutrikun bestea. Finala Lesakan jokatuko da. Umorea ardatz hartuta, señora izaerari aldarri egingo zaiola argitu dute antolatzaileek.
Jakinarazi du Labi kontseiluaren laguntza batzordea bilera batera deituko duela bihar, eta bertan esaten direnak aintzat hartuko direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko.