Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Julen Goikoetxea ondarrutarra gogoratu dute Itzulian

Deuceunick taldeko Mikkel Honorek irabazi du Ondarroan amaitu den 5. etapa. Hemen etapaz etapa Ander Okamika txirrindulari lekeitiarrak (Burgos taldea) eta Txomin Juaristi markina-xemeindarrak (Euskaltel Euskadi) egindako denbora.

Itzuliaren azken etaparen hasiera. Argazkian: Julen Goikoetxearen senideak, Aurrera Kirol Elkarteko eta udal ordezkariekin batera. Argazkia: Ondarroako Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/04/12

Zapatuan [apirilak 10] Ondarroan hasi zen Itzuliaren azken etaparen irteera oso berezia izan zen. Unerik hunkigarriena Zaldupeko irteerako zinta mozteagaz ailegatu zen. Izan ere, Julen Goikoetxea Garate txirrindulari ondarrutarraren etxekoak arduratu ziren zinta mozteagaz, eta eurekin batera egon ziren Aurrera Kirol Elkarteko eta Ondarroako Udaleko ordezkariak. “Julen eta bidean utzi gaituzten txirrindulari guztiak” omendu nahi izan zituzten keinu horregaz.

Etapa hasierak bestelakorik ere ekarri zuen. Eladino Gonzalez Aurrera Kirol Elkarteko presidenteak, esaterako, oroigarri berezia eman zion aurten txirrindularitza lagako duen Alejandro Valverderi. Aurreraren mendeurreneko kamiseta berezia oparitu zioten.

Itzuliko azken etapari dagokionez, bizia, laburra eta lehergarria izan zen. Ondarroan hasi eta Arrateko gainera iritsi bitartean 112 kilometroko ibilbideari aurre egin behar zioten txirrindulariek. Etapa motza izan bazen ere, zazpi mendate gainditu behar izan zituzten. Ibilbidea osatzen azkarrena David Gaudu frantziarra izan zen.

Itzuliaren etapa amaiera Ondarroan. Argazkia: Jose Mari Urrosolo.

Bezperan jokatu zen 5. etapa, ostera, Hondarribian hasi eta Ondarroan amaitu zen. 160 kilometroko etapan Deuceunick taldeko Mikkel Honore nagusitu zen. Danimarkarra ihes eginda ailegatu zen helmugara, Josef Cerny taldekideagaz batera. 10. kilometroan ihes egin zuten zuten biek, eta tropelak azken kilometroetan erritmoa azkartu bazuen ere, ezin zituzten iheslariak harrapatu.

Eskualdeko bi txirrindularik ere parte hartu dute lehian. Txomin Juaristi markina-xemeindarrak eta Ander Okamika lekeitiarrak oso gorabeheratsua izan den Itzulia amaitzea lortu dute. Euskaltel-Euskadi taldeko markina-xemeindarrak 74. postuan amaitu du, Primoz Roglic irabazlearengandik 44 minutu eta 25 segundora. Burgos-BH taldeko lekeitiarrak, ostera, 97. postuan amaitu du, irabazlearengandik 1 ordu 1 minutu eta 5 segundora.

Juaristik azken etapan lortu zuen posturik onena; 29. amaitu zuen Ondarroa eta Arrate batu zituen etapa. Okamikak, aldiz, 2. etapan lortu zuen sailkapeneko emaitzarik onena. 90. postuan amaitu zuen.

Etapetan egindako denborak:

  1. etapa: Bilbo-Bilbo erlojupekoa.
    • Txomin Juaristi. 103. postua, irabazlearengandik 1 minutu eta 45 segundora.
    • Ander Okamika. 152. postua, irabazlearengandik 2 minutu eta 22 segundora.
  2. etapa: Zalla-Sestao.
    • Txomin Juaristi. 44. postua, irabazlearengandik 1 minutu eta 21 segundora.
    • Ander Okamika. 90. postua, irabazlearengandik 4 minutu eta 27 segundora.
  3. etapa: Amurrio-Ermualde
    • Txomin Juaristi. 46. postua, irabazlearengandik 3 minutura.
    • Ander Okamika. 99. postua, irabazlearengandik 8 minutu eta 14 segundora.
  4. etapa: Gasteiz-Hondarribia.
    • Txomin Juaristi. 143. postua, irabazlearengandik 20 minutu eta 45 segundora.
    • Ander Okamika. 147. postua, irabazlearengandik 20 minutu eta 46 segundora.
  5. etapa: Hondarribia-Ondarroa.
    • Txomin Juaristi. 134. postua, irabazlearengandik 6 minutu eta 50 segundora.
    • Ander Okamika. 135. postua, irabazlearengandik 6 minutu eta 50 segundora.
  6. etapa: Ondarroa-Arrate.
    • Txomin Juaristi. 29. postua, irabazlearengandik 11 minutu eta 57 segundora.
    • Ander Okamika. 103. postua, irabazlearengandik 19 minutu eta 40 segundora.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.