Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urkulluk esan du oraindik ezin direla arindu izurriari aurre egiteko neurriak

Jakinarazi du Labi kontseiluaren laguntza batzordea bilera batera deituko duela bihar, eta bertan esaten direnak aintzat hartuko direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko.

Arantxa Iraola (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/12

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan pandemia kontrolatua edukitzeko neurriak ebazten dituen Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseiluaren laguntza batzordeak martitzenean [apirilak 13] bilera bat egingo duela esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta han entzundakoak oinarri izango direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko. Argi utzi du, hala ere, egoera epidemiologikoak ez duela erarik ematen oraindik neurriak arintzeko: «Inondik inora ere ez».

Labik Aste Santuaren aurretik eman zituen azken irizpideak, eta orduan ebatzi zen, besteak beste, 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia gainditzen duten eremuetan neurriak gogortzea; hain justu, itxiera perimetrala ezartzen da toki horietan, eta, lehengoaz gain, oraindik ere mugatuagoa dute, adibidez, ostatuek jarduna: terrazetako jarduna lehenetsi behar dute, eta barruko aldeak 06:30-09:30 eta 13:30-16:30 tarteetan  bakarrik erabil ditzakete. Herriz herriko intzidentzia tasak astelehenean eguneratzea adostu zuten, eta horren arabera gune gorriko herrien zerrenda eguneratzea.

Lehendik errepikatutako mezua gogoratu du berriro Urkulluk; egun indarrean dauden murrizketak bete egin behar direla esan du, eta herritar guztien artean jokabide hori gailentzen bada ez dela beharko neurri zorrotzagorik. Hori bai, alarma egoera amaitzen denean zer-nolako estrategia hautatu beharko den aztertzen joatea garrantzitsua dela gogoratu du. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi izan ditu Jaurlaritzak indarrean jarritako hainbat neurri, eta izurriari aurre egiten jarraitzeko «eskuduntzak» nola bermatu aztertu behar dela adierazi du. Lehengo astean, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek esan zuen alarma egoera maiatzaren 9an bertan behera uztea dela asmoa, eta, horren harira, egoera berri horretarako prestatu beharko dute instituzioek.

Uda nolakoa izango den ere iragarri du Urkulluk. Txertaketan aurrera egin ahala egoerak hobera egingo duela gogoratu du, baina oraindik «osasun larrialdia» indarrean egongo dela.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.