Lea-Artibaiko hainbat atleta dauden Durango KTa nagusitu da Bizkaiko Kluben Txapelketan
20, 18 eta 16 urtez azpikoen kategorietako Bizkaiko Kluben Txapelketan nesken zein mutilen taldeetan onena izan da talde durangarra. Lekeitioko Tximista seigarren sailkatu da.
Durangoko Altetismo Taldeak irabazi du 20, 18 eta 16 urtez azpikoen kategorietako Bizkaiko Kluben Txapelketa. Lea-Artibaiko hainbat atleta dauden kluba mutilen zein nesken multzoan nagusitu zen zapatu arratsaldean, Basaurin.
Mutilen taldeetan 116 puntugaz irabazi du txapelketa. Basauriko Artunduaga geratu da txapeldunorde 107 puntugaz, eta Atletico Getxorentzat izan da hirugarren postua, 100 puntugaz.
Nesketan, 102 puntu eskuratu zituen Durangoko taldeak, eta Ezkerraldea AKT (91 puntu) eta Artunduaga (84 puntu) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Multzo honetan seigarren sailkatu zen Lekeitioko Tximista taldea, 63 puntugaz.
Lea-Artibaiko honako atleta hauek aritu ziren Basauriko pistan: Aicha Thior (Markina-Xemein), Sofia Zacharova (Markina-Xemein), Unax Solabarrieta (Ondarroa), Xabat Oar Arteta (Aulesti), Igor Jaio (Aulesti), Laida Larrinaga (Markina-Xemein), Urtza Agirre (Ondarroa), Izaro Aranburu (Aulesti), Sara Asenjo(Aulesti), Sarai Larrinaga (Etxebarria) eta Saioa Telleria (Markina-Xemein).
Irabazleak. Durango KTko arduradunek guztiek egindako lana azpimarratu dute, eta besteak beste Xabat Oar Artetaren, Sarai Larrinagaren, Sara Asenjoren eta Izaro Aranbururen lana nabarmendu dute. Oar Artetak 41.42ko marka egin zuen 300 m lauan. Larrinagak xabalina jaurtiketan bere marka hobetzeko beste urrats bat eman zuen, 35 m egin eta bakarkako proba irabazita. Asenjok ere garaipena lortu zuen pisu jaurtiketan, 10,34m-ko markari esker. Aranburu ere nagusitasunez gailendu zen 3.000 m-ko lasterketan, bigarren sailkatuari errenta polita aterata.
Bizkaiko Kluben Txapelketan marka onak egin ostean, orain Euskadiko Kluben Txapelketa prestatzen ari dira. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kluben artekoa Anoetan lehiatuko dute, zapatu honetan [apirilak 17]. “Durango KTan baja batzuk edukiko ditugu, eta horiek ordezkatzea zaila da. Helburua da nesken kategorian irabaztea, eta mutilenean sailkapenaren goikaldean sartzea”, azaldu dute klubaren ordezkariek.
Tximistako atletak. 20, 18 eta 16 urtez azpikoen kategorietako Bizkaiko Kluben Txapelketan parte hartu zuten Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko hamar neskek, eta seigarren sailkatu zen kluba.
100 m-ko proba lehiatu zuen Alaitz Zabala Alberdik, 300 m-koa Aure Murelaga Zabalak, 600m-koa Alaine Imaz Cortazarrek, 3.000m-koa Iraia Uriarte OƱederrak eta 3.000m martxakoa Aiora Gojenola Ostolazak. 300 m-ko hesietan aritu zen Nora Agirre Castrok. Altuerako proba egin zuen Naia Garetxana Urkidik, jauzi hirukoitzekoa Ines Lauzirika Erkiagak, pisu jaurtiketakoa Ane Koskorrotza Gabiolak eta xabalinakoa Leire Alonso Kortazarrek.