Erabilgarri dago Mutriku eta Deba arteko pasealekuko komun publiko berria
Mutrikuko Udalak Arbeko zelaigunearen ondoan jarri duen komun publiko berria erabilgarri dago martitzenetik [apirilak 13]. Mutriku eta Deba arteko kostaldeko pasealekuan jende asko ibiltzen da oinez zein bizikletan eta horien eskaerari erantzunez eraiki dute komuna.
Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa automatikoa da; bakarrik garbitzen diren horietakoa da eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat ere egokituta dago. Kanpoan, gainera, zutikako pixalekua ere badu. Mutrikun ezaugarri horiek dituen lehen komuna da.