Asteburu honetan hasiko dira ekintza bereziekin, eta 'Bideak' dokumentala emango dute domekan [apirilak 18]. Arabako Markinatik Markina-Xemeinera arteko lau irteera ere antolatuko dituzte.
'Eguneko Artisau Arrantza' izena dauka zigiluak, eta eguneko artisau arrantzaren kontsumoa bultzatzeko sortu dute; helburua garaian garaiko arrainari balio erantsia ematea da. Herriko arrandegi guztietan salduko da zigilu propiodun produktua.
Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte Nestor Basterretxeak egindako oroigarriaren parean, kartzelan preso egon ziren emakume eta haurren omenez.
Erakundeen arteko elkarlana bultzatzeaz gain, herriko nagusienek Durango edo Galdakao-Usansoloko txertaketa guneetara joan beharrik ez edukitzeko egin diote proposamena.
Apirilaren lehen asteburuan hasi ziren jokoan, eta hirugarren jardunaldia jokatuko dute datorren asteburuan.
AEBtan txerto hori jaso dutenen artean odolbilduak izan dituzten sei kasu erregistratu dituzte. Diotenez kasu «arraro eta larriak» izan dira guztiak, eta geraldi bat egitea komeni dela esan dute.
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (6), Mutriku (2), Markina-Xemein (1) eta Munitibar (1). Gaur gaurkoz, Lekeitio da 5.000 biztanletik gorako herrien artean egoera onenean dagoen herria. Lurraldeko intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, Gipuzkoan bereziki.
Filma domekan proiektatuko dute, Zabiel kultur etxean. Doako gonbidapenak Internet bidez eskuratu behar dira.
Mendiko eskiaren distantzia luzeko Grande Course nazioarteko zirkuituaren barruko proban parte hartu berri du Nahia Quincoces mendexarrak Ana Alonsogaz batera. Munduko Kopako probak lehiatzeari utziko diola iragarri du.
Munitibarko Udalak eta Txopitturri guraso elkarteak apirila eta maiatza artean lau kultur ekitaldi prestatu dituzte. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen 'Erradikalak ginen' emanaldia ikusteko aukera egongo da barikuan [apirilak 16].