Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osakidetzak ezingo ditu jaso Janssen txertoak

AEBtan txerto hori jaso dutenen artean odolbilduak izan dituzten sei kasu erregistratu dituzte. Diotenez kasu «arraro eta larriak» izan dira guztiak, eta geraldi bat egitea komeni dela esan dute.

Arantxa Iraola (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/14

Osakidetzak gaur [apirilak 14] jaso behar zituen Janssen txertoaren lehen 6.850 dosiak, eta 70-79 arteko pertsonei jartzea zen asmoa, baina, oraingoz, ez dute txerto hori banatuko Europako Batasunean, eta Espainiako Osasun Ministerioak ere esan dio Osakidetzari txertoak jasotzeko plana bertan behera geratuko dela.

Albistea AEBetan sortu zen atzo [apirilak 13]. CDC erakundeak eta botiken gaineko kontrola daraman FDAk eskatu dute txerto hori ez jartzeko. Adierazi zuten txertoa jarri ostean odolbilduak izan dituzten sei pertsonaren berri eduki zutela, kasu «arraro eta larriak» izan direla guztiak, eta geraldi bat egitea komeni dela horregatik. Dagoeneko zazpi milioi pertsonari jarri diete txerto hori AEBetan. Zabaldu den informazioaren arabera, odolbildu kasu «arraro» guztiak andrazkoetan atzeman dituzte; 18 eta 48 urte artean dituzte, eta bat hil egin da.

FDAk adierazi du «segurtasunak» izan behar duela txertatzearen ardatzetako bat eta AEBetako Gobernuak oso serio hartzen dituela txertoa hartu ostean agertzen diren osasun arazoen gaineko ohartarazpenak. Aditzera eman dutenez, odolbilduen gaineko abisurik ez da agertzen txertoak eragin ditzakeen arriskuei buruzko argibideetan, eta azterketa sakon bat egitea komeni da.

Johnson & Johnson konpainiaren txertoa da Janssen, eta ezaugarri nabarmenenetariko bat du txertoaren dosi bakar bat aski dela immunizazioa lortzeko. Adituek diote txertatze prozesuak bizkortze aldera erabakigarria izan daitekeela.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.