Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zigilu propioa sortu dute arte txikietako ontzi mutrikuarrek lehorreratutako arraina bereizteko

'Eguneko Artisau Arrantza' izena dauka zigiluak, eta eguneko artisau arrantzaren kontsumoa bultzatzeko sortu dute; helburua garaian garaiko arrainari balio erantsia ematea da. Herriko arrandegi guztietan salduko da zigilu propiodun produktua.

Aitor Itza Mutrikuko Garapen zinegotzia eta Leo Belaustegi Ondarroa 12 milia elkarteko kidea, gaur eguerdian, Itsasoiko egitasmoa aurkezten.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/04/14

Ondarroa 12 milia eta Bizilur elkarteak elkarlanean, eta Mutrikuko Udalaren laguntzarekin eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren babesarekin abian jarri duten Itsasoiko egitasmoaren baitako lehen ekimenari esker, herriko arrantzaleek porturatutako produktua herrian dauden hiru arrandegietan hasiko dira saltzen. Bultzatzaileek gaur [apirilak 14] eman dute ezagutzera kanpaina berria, Mutrikun artisau arrantzari buruz antolatu diren jardunaldien barruan.

Eguneko Artiasu Arrantza markarekin merkaturatzen hasi dira arrainak, eta produktuaren ondoan jarrita egongo den zigilu batek bereiziko ditu besteengandik. Bultzatzaileek uste dute produktuari balio erantsia emango diola saltzerako orduan. “Ikur hori eramango dute Papardo eta Otero ontziek harrapatutako arrainek, kontsumitzaileari adierazteko zein den herriko arte txikietako ontziek harrapatutako arraina. Arrandegira goazenean beraz, begiratu dezagun, egunean herriko artisau arrantzaleek zer ekarri duten. Ezagutu ditzagun garaian garaiko gure espezieak, eta eman diezaiegun duten balioa”, agertu du Leo Belaustegi Ondarroa 12 milia elkarteko kideak.

Kanpaina berria abian ipini duen lehen herria da Mutriku. Kontsumitzaileei zuzendutako lehen kanpaina bertan abian jartzearen zergatia ere azaldu du Ondarroa 12 milia elkarteko kideak. “Herri honetan, Euskal kostaldeko beste hainbat portuetan bezala, luzea izan da arrantzarekin izandako harremana. Ikusi besterik ez dago, gaur egun artisau arrantzan dabiltzan bi ontzi besterik ez direla geratzen. Herri honetako adibidea, Euskal kostaldeko portuetan dugunaren islada besterik ez da, gauza bera gertatu delako edo gertatzear dagoelako”.

Mutrikuko Perras eta Gotzon arrandegiko arduradunak, Leo Belaustegi Ondarroa 12 miliako kidearekin eta Aitor Itza Mutrikuko zinegotziarekin batera, ‘Eguneko Artisasu Arrantza’ zigiluaren aurkezpenean. Argazkia: Mutrikuko Udala.

Hurrengo pausoa Itsasoiko egitasmoa Euskal Herriko kostaldeko beste herri batzuetara zabaltzea izango da. “Ekimena 2021 eta 2022 urteetan gauzatuko da. Arrantzarekin eta, bereziki, artisau arrantzaren sektorearekin lotura duten edo izan duten herrietan kokatuko da”.

Itsasoiko egitasmoari esker, herri eragile, herritar, eta ahal dela, erakundeeen laguntzarekin batera, tokian-tokian definituko diren hainbat ekimen lantzeko asmoa dute. “Batetik, sentsibilizaziorako materialak sortuko dira, eguneko artisau arrantzatik datorren arraina ezagutzeko eta bere kontsumoa bultzatzeko. Bestetik, sektoreko eragileekin parte hatzea bilatuko da: udalarena, kofradiena, arrantzaleena, arrandegiena, kontsumo taldeena, arrantza eskolena, gizarte eragileena… Guztiekin hitz egitera goaz proiektu honen azken helburua lortzeko; hau da, artisau arrantzaren alde egin daitezkeen tokian tokiko ekimenak martxan jartzeko”.

Artisau arrantzari buruzko jardunaldiak bihar [apirilak 15], 19:00etatik aurrera, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan emango diren bi solasaldiekin amaituko dira. Hitzaldietara bertaratu ezin dutenek Mutrikuko Udala Youtube kanaletik ere ikusi ahal izango dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.