Lea-Artibaik ordezkaritza zabala edukiko du Euskadiko Batel Txapelketan
Artibai, Isuntza, Lea eta Ondarroa taldeetako hamazazpi batel uretaratuko dira zapatuko sailkatze estropadetan.
Legutioko Josetxo Fernandez Bakeriza estropada eremuan jokatuko dute Euskadiko Batel Txapelketa asteburu honetan. Zapatuan [apirilak 17] sailkatze estropadak lehiatuko dituzte, 16:00etan hasita eta finalak domekan [apirilak 18] , 11:00etatik aurrera. Hainbat kategoriatan ariko dira Artibai, Isuntza, Lea eta Ondarroa.
Orotara Lea-Artibaiko taldeetako taldeetako hamazazpi batel ariko dira lehian. Artibaik ume mailako nesken taldea eroango du Legutiora, eta Leak, berriz, ume mailako nesken eta mutilen talde bana eta kadete mailako mutilena. Isuntzak ume, kadete eta gazte mailetan nesken zein mutilen talde bana edukiko du, eta kategoria absolutuan nesken taldea ariko da. Ondarroatik ume, kadete eta gazte mailetako nesken eta mutilen talde bana uretaratuko da.
Ume kategoriakoek bi luze eta ziaboga bat egingo dituzte, 1.000 m-ko eremuan; kadeteek hiru luze eta bi ziaboga, 1.500m-tan; gazte mailakoek lau luze eta hiru ziaboga, 2.000 m -tan eta absolutu kategoriakoek (j/s), lau luze eta hiru ziaboga, 2.000 m-tan.
Euskadiko Arraun Federazioaren ordezkariek jakiterna eman dutenez, sailkatze estropaden txanden osaera eta balizen ordena zozketa bidez egingo dituzte zapatuan, 14: 30ean hasiko duten ordezkarien bileran.