Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Amaia Antxustegi Lekeitioko Udaleko EAJko zinegotziak karguari uko egin dio, ofizialki

Joan den barikuko [apirilak 16] osoko bilkuran eman zuen jakitera bere erabakia. Bere ordezkoa izendatzeko prozedimendua hasiko dute orain.

Amaia Antxustegi zinegotzia Lekeitio Lagunkoia Ekintza Planaren nondik norakoak azaltzen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/04/19

Amaia Antxustegi Ziarda Lekeitioko Udaleko zinegotziak uko egin zion ofizialki bere karguari joan den bariku [apirilak 16] arratsaldean Lekeitioko udaletxean egin zen osoko bilkuran. Eta, orain, bere ordezkoa izendatzeko prozedura hasiko da. Horrela, erabakiaren berri emango zaio Madrilgo Hauteskunde Batzorde Zentralari, eta zinegotzi berria izendatzeko bideari ekingo diote.

Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, Hauteskunde Batzordearen jakinarazpena jaso ondoren, zerrendaren ordena errespetatuz, interesdunari agiria jaso duela jakinaraziko diote. Ostean, Udalbatzak, dagokion zin egitea egingo du eta zinegotzi berriaren kargu hartzea onartuko du.

Amaia Antxustegi Ziarda zinegotzia Lekeitioko Udaleko Gizarte Politikak, Emakumea eta Berdintasuna eta Herritarrekin Harremanak, Udal Barne Antolamendua eta Giza Baliabideak udal sailetako arduraduna izan da, eta gainera, alkateordearen kargua ere burutu du orain arte.

Prozedurak aste batzuk iraungo dituela azaldu dute udaletik, eta beraz, hurrengo asteetan jakinaraziko dute bere kargua nork hartuko duen.

Bizkaiko Foru Aldundiko ahalduna da gaur egun, Amaia Antxustegi Ziarda lekeitiarra. Martxoaren 16an eman zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu aldaketaren berri Unai Rementeria Maiz ahaldun nagusiak, Gobernu Kontseiluaren ostean, eta martxoaren 17an hartu zuen Antxustegik Iraunkortasun eta Ingurumen Naturaleko diputatu kargua.

Erlazionatutako edukiaAmaia Antxustegi lekeitiarrak hartu du foru diputatu kargua

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.