Hamaika Gara: "Baietz gutako bakoitzak 11 sinadura lortu erreferendumaren alde"
Altxa. Sinatu. Erabaki! lelopean, Hamaika Garak erreferendumaren aldeko sinadura bilketa abiarazi du berriro ere. Eta herritarrak sinadurak batzera animatzeko, erronka bota dute: “Baietz gutako bakoitzak 11 sinadura lortu erreferendumaren alde”. Gainera, sinadura bilketa sustatzeko bideo bat ere zabaldu dute sare sozialetan, eta horretan Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra da protagonista (behean ikusgai).
Ondarroan, esaterako, kalean egin nahi zuten sinadura bilketa maiatzera atzeratu dute, osasun egoera aintzat hartuta. Dena dela, herritarrek Internet bidez sinatu dezakete.
https://twitter.com/i/status/1382639004407980032