Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko hiru bikote Bizkaiko finalean

Lemoako bikoteari 22-17 irabazita finalerako sailkatzea lortu du Markina-Xemeingo Esku Pilota taldeko gizonezko nagusien berezi mailako bikotea. Lea Ibarra Motrolloko emakume nagusien mailako bi bikote ere finalean daude.

Agirreamalloa eta Ibarloza Galdakaon jokatu zuten Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoan. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/19

Bizkaiko Esku Pilota Txapelketaren finalerako sailkatu dira Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko gizonezko nagusiak. Joan den barikuan [apirilak 16] Galdakaon jokatutako finalaurrekoa 22-17 irabazi zuten Agirreamalloak eta Ibarlozak, eta kanporaketaren amaierara arte ailegatu dira. Nagusien mailako berezi taldean, gorenean, jokatzen ari da bikotea, eta maila handia erakusten ari dira, partidak nagusitasunez irabaziz.

Lemoa izan zuten aurkari joan den barikuan, eta bere kontra ere ondo moldatu ziren Markina-Xemeingo taldekoak. “Goreneko mailan aurrean ibiltzeko bikote oso ona izan behar da, eta maila hori erakusten ari dira Agirreamalloa eta Ibarloza”, adierazi du Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak. Momentu honetan, hala ere, Ibarlozak eskua minduta daukala aitatu du eta sorbaldan ere baduela arazoren bat. “Duela hilabete sasoi hobeagoan zegoen, baina ahalegin guztia jarriko dute finalerako”.

Bizkaiko finala barikuan [apirilak 23] jokatuko dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko gizonezko nagusiek, 19:00etan, Galdakaon, eta Galdakaoko bikotea izango dute aurkari.

Lea Ibarra Motrollo taldeko emakume nagusien mailako bikoteak ere fin ibili dira txapelketan. Lau bikotek parte hartu dute Bizkaiko norgehiagokan eta euretatik bi finalean egongo dira: Martin eta Aldai eta Anitua eta Beitia. Elkarren aurka ariko dira biak finalean, beraz, txapela etxean geratuko dela ziur dago.

Finala Usansolon jokatuko dute Lea Ibarra Motrolloko emakume nagusiek, zapatuan [apirilak 24]. Partidak 18:00etan hasiko dira, eta bigarrena izango da Martin eta Aldai eta Anitua eta Beitiaren artekoa.

Kanpoan. Finaletik kanpo geratu dira ordea, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko kadeteak eta Lea Ibarra Motrollo taldeko mutil gazteak eta emakume nagusien bikote bat ere. Asteburuan jokatu diren finalaurrekoetan 22-11 galdu zuten Leako gazteek eta 22-16 emakume nagusiek, Markina-Xemeingo bikoteek 22-6 eta 22-20 galdu zuten Lezama eta Lagun Onak taldeen aurka.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.