Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutriku gune gorriko herrien zerrendan sartu da, eta Berriatua eta Markina-Xemein irten egin dira

Azken hiru egunetan 25 positibo kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 11 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, 6 Mutrikun, 6 Lekeition eta 2 Markina-Xemeinen. Ondarroak gune gorriko zerrendan egoten jarraitzen du. Bizkaia ere gune gorrian sartu da eta, ondorioz, bihartik aurrera perimetralki itxita geratuko da; hiru lurraldeak daude gune gorrian.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/19

Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 19] argitaratu duen txostenaren arabera, Ondarroak gune gorriko herrien zerrendan egoten jarraitzen du; nahiz eta barikutik domekara [apirilaren 16tik 18ra] herri horretako intzidentzia tasa 117 puntu jaitsi den, oraindik orain 875,45ko tasa dauka. Eta aurreikuspenak beteaz, gune gorriko herrien zerrendara gehitu da Mutriku. Markina-Xemein eta Berriatua, aldiz, gune gorrian dauden zerrenda horretatik atera dira.

Dena dela, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 20 puntu igo da barikutik domekara bitartean. Baina oraindik ere 400 azpiko tasari eusten jarraitzen dio. Lekeitioko tasa ere zer edo zer igo da, azken egunetan kasuak erregistratu dituztelako; 207,56ko tasa dauka.

Oro har, barikutik domekara [apirilaren 16tik 18ra] 25 kasu erregistratu dituzte: 11 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, 6 Mutrikun, 6 Lekeition eta 2 Markina-Xemeinen.

Joan den aste osoan [apirilaren 12tik 18ra] 66 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 38 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 17 Mutrikun, 7 Lekeition, 3 Markina-Xemeinen eta 1 Munitibarren. Duela bi aste atzemandako kasuekin alderatuta, joan den astean 12 kasu gutxiago erregistratu zituzten, eta duela hiru aste baino 11 gutxiago.

Hiru lurraldeak, gorrian. Arabak 437,90eko tasa dauka (+3 puntu), Bizkaiak 419,13koa (+24 puntu) eta Gipuzkoak 635,71koa (+54 puntu).

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 722,89 (241 puntu jaitsi da)
  • Aulesti: 0
  • Berriatua: 318,22 (ia 80 puntu jaitsi da)
  • Etxebarria: 0
  • Gizaburuaga: 1.000
  • Ispaster: 0 (barikuan 134,41ko tasa zeukan)
  • Lekeitio: 207,56 (41 puntu igo da)
  • Markina-Xemein: 318,41 (20 puntu igo da)
  • Mendexa: 0
  • Munitibar: 218,34
  • Mutriku: 451,64 (ia 20 puntu igo da)
  • Ondarroa: 875,45 (117 puntu jaitsi da)
  • Ziortza-Bolibar: 0

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.