Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Yolanda Larreategi markina-xemeindarrak jaso du 39. Lizardi Saria

Sari banaketa ekitaldia domekan [apirilak 18] egin zen, Zarautzen. Larreategik irakurtzearen eta idaztearen garrantzia azpimarratu zuen saria jasotzerakoan: "Txikitatik landu behar dugun zerbait da".

Yolanda Larreategi, erdian, Yolanda Arrieta sariketako epaimahaiko kideagaz eta Mariasun Landa I. Lizardi Saria irabazi zuen herritarragaz. Argazkia: Dorleta Agiriano Lai (Zarauzko Hitza)
Asier Alkorta
Markina-Xemein
2021/04/19

Markina-xemeindarrak Ur eta lur ipuinagatik jaso du literatur saria Zarautzen egindako sari banaketa ekitaldian. Saria jasotzerakoan, Larreategik esan du beretzako “ohorea” dela saritua izatea eta “apaltasunez jaso” duela saria, baina baita “harrotasun handiz” ere bere “bihotzean”. Larreategik 1982an I. Lizardi Sariketa irabazi zuen Mariasun Landaren eskutik jaso zuen saria, eta aldamenean eduki zuen, besteak beste, Yolanda Arrieta idazle etxebarritarra. Izan ere, azken hori epaimahaiko kideetako bat izan da.

Xabier Lizardik 125 urte beteko zituen egunean egin zuten haren izena daraman literatura lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Zarautzen. “Irakurtzearen eta idaztearen garrantziaz” hitz egin zuen Larreategik saria jasotzerakoan. “Irakurtzea eta idaztea ez dira denbora-pasa soil bat. Sentimenduak eta balioak lantzen ditugu; ez soilik haurrengan eta gazteengan; txikitatik landu behar dugun zerbait da”. Balio horien artean aipatu zituen “enpatia”, “afektibitatea” eta “ongizatea”.

Idazteari dagokionez, ondorioztatu du “idazten ez dena ez duela gero inork irakurtzen” eta ezagutzen, eta “airean desegiten den burbuila bat” bilakatzen dela idazten eta azalera ateratzen ez den barne-mundu oro. Hala, idaztera dei egin zuen Larreategik, baita irakurtzera ere: “Irakurtzean bizitza hartzen duzu, eta idaztean bizitza ematen duzu. Biak daude lotuta, eta biak dira garrantzitsuak”.

Narrazioari buruz. Arrietaren esanetan, “haurrentzako atmosfera erakargarria eskaintzen” du Larreategiren narrazioak, eta “haurrengana hurbiltzeko bi baliabide proposatzen” ditu: “Abere pertsonifikatuak eta abentura”. Hausnartu zuen, gainera, ipuinaren bidez “handiok askotan atzean uzten goazen altxorrak oparitzen” dituela idazleak, besteak beste, “jolasa”. “Berriro haurrak izatera jolasteko gonbita luzatzen” du egileak Arrietaren arabera, “fantasia, abereak, jolasa eta lagunak” uztartuta, nagusiki.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.