Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaporeak elkartearen kanpainagaz bat eginez, esnea bilduko dute Etxebarrian eta Markina-Xemeinen

Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen esparruan janari banaketa osagarria egin ahal izateko, iraungitze data luzeko behi esne osoa biltzen ari da Zaporeak elkartea.

Eider Mugartegi
Etxebarria,Markina-Xemein
2021/04/19

Zaporeak elkarteak abiarazitako Esne Bilketa kanpaina Bizkaira ailegatuko da asteburu honetan. Esne eta diru bilketak egingo dira herriz herri Greziako Lesbos uharteko Kara Tepe errefuxiatuen kanpalekuko pertsonei laguntza hori helarazteko.

Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan egin dituzte bilketak, eta orain Bizkaiaren txanda heldu da. Erronka horregaz bat egin dute Lea-Artibaiko herrietan ere. Markina-Xemeinen eta Etxebarrian egingo dituzte esne bilketak zapatuan [apirilak 24]. Ondorengoak izango dira orduak eta lekuak:

  • Etxebarrian: 10:00etatik 14:00etara egingo da bilketa udaletxe aurrean.
  • Markina-Xemeinen: frontoi txikian 10:00etatik 15:00etara eta Eroskin 10:00etatik 19:00etara.

Covid-19a tarteko, pertsona errefuxiatuen elikadura premiak areagotu egin direla eta, janaria jatekoa egin eta banatzeagaz gainera, elikagaiak banatzen ere ari da Zaporeak elkartea Kara Tepe errefuxiatuen esparruko 7.200 pertsonen artean. Abendutik martxora bitartean, hilean behin elikagai sorta bat banatu dute, eta orain, horrez gain, astero esnea eta fruta helarazi nahi diete kanpalekuko biztanleei, nutrizio gabezia handiak dituztela ikusita. “7.200 lagunei astean behin janari osagarriko poltsa bana banatuko diegu, honela antolatuta: hileko lehenengo hiru astetan fruta eta esnea banatuko dugu eta azkenengoan, berriz, janari lehorrez osatutako elikagai sorta zabal bat”, azaldu dute elkartetik.

Esnea Euskal Herrian biltzen ari dira, eta fruta, berriz, bertan erosiko dute. Beraz, ekarpen ekonomikoa egiteko aukera ere badago BIZUM bidez edo bankutik transferentzia bat eginda.

Jakitera eman dutenez, garrantzitsua da esnea, iraungitze data luzeko behi esne osoa izatea, iraungita iritsi ez dadin. “Asmo handiko erronka da, baliabide ekonomiko eta elikadura baliabide handiak behar dituelako, baina saiatu nahi dugu, Greziako uharteetan errefuxiatuen egoera gero eta garratzagoa da-eta”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.