Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondar isurketen aurkako elkarretaratzea deitu dute Mutrikun

Zapatuan egingo dute elkarretaratzea, 'Puertos, isurketa gehixo ez!' lelopean. 12:30ean Goiko Plazan batzeko deia egin dute mobilizazioa babestu duten hainbat eragilek.

Dragaren aurkako protesta Mutrikun. Argazkia: Alberto Gorritiberea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/04/20

Mutrikuko itsas bokalean egin diren azken hondar isurketek “kezka, haserrea eta ernegazioa” sortu dute portuko erabiltzaileen eta herritarren artean. Azken urteotan Zumaiako ibai hondoko hondarrak behin baino gehiagotan isuri dituzte Alkolea parean, eta arazoa “kroniko” bihurtu aurretik bestelako neurriak hartzeko eskatu nahi diote Eusko Jaurlaritzako Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzari. Azpimarratu dutenez, euren “nahigabea eta egonezina” agertu nahi dute, eta eskaria aintzat hartzeko asmoarekin, Puertos, isurketa gehixo ez! lelopean elkarretaratzea egingo dute zapatuan [apirilak 24], 12:30ean, Goiko Plazan.

Ondokoek bat egin dute herri mailako eskariarekin: Alkolea-Intxirri elkartea, Akuakultura eskola, Elenita berria eta Otero arrantzontziak, Mutrikuko Arraun Taldea, Buceo Euskadi, Arkugain elkartea, Gaztetxea eta Eguneroko Igeriketa Taldea; herritarrei deiarekin bat egiteko eskatu diete. “Herritarren sentimendu urratuarekin bat eginez, herri erantzun sendoa ematearen aldeko nahia agertu nahi dugu”.

Arazoa bistaratzeko azken asteotan egingo den bigarren mobilizazioa izango da zapatukoa. Martxoaren 28an herriko 100 bat jolas ontzik protesta zaratatsua egin zuten danbor aurrean.

Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzarekin bitartekari lanak egiteko eskatu diote Mutrikuko Udalari

Herri ekimenak, gainera, mozio bat ere aurkeztu du Mutrikuko Udalean. Apirilaren 14ko ezohiko osoko bilkuran eztabaidatu zuten gaia, eta udalbatzak aho batez onartu zuen. Hiru alderdiek bat egin zuten Gehixo ez! adierazpenarekin.

Mozioari dagokionez, herriko itsas bokalean isurketa gehiago ez egiteko eskatu dute. Eta Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzarekin bitartekari lanak egiteko eskatu diote udalari. “Zumaiako Balentziaga ontziolan ekoiztutako ontziaren irteera ahalbidetzeko, Zumaiako bokaletik ateratako hondakinak Mutrikuko Alkolea parean isuri dituzte berriro ere. Hurrengo ontziaren itsasoratzearekin berdin gerta ez dadin, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzari zera eskatzen diogu: aztertu eta erabaki dezala Mutriku ez den beste aukera bat“.

Udalari, gainera, zapatuan egingo den elkarretaratzearekin bat egiteko ere eskatu diote mozioarekin. “Jakin badakigu era honetako gaiak eta arazoak aldatzeko, udalaren bultzadaz gain, herritarren eta herriko elkarteen indarra ere behar dela, eta hori horrela izan dadin, guztion ahalegina eskatzen dugu gure adierazpen honetan”.

Mutrikuko Udalak, bere aldetik, Portu Zuzendaritzarekin batzarra egiteko asmoa dauka barikuan [apirilak 23]. Joseba Palenzuela alkateak agertu duenez, udako plana eta beste hainbat gai izango dituzte mahaigainean. Herriko agintariak iragarri duenez, isurketarena agendan dagoen gaietako bat da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.