LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba deitu dute apirilaren 22rako (eguena). Lekeition mobilizazioak egingo dituzte, goizean eta arratsaldean.
Zapatuan egingo dute elkarretaratzea, 'Puertos, isurketa gehixo ez!' lelopean. 12:30ean Goiko Plazan batzeko deia egin dute mobilizazioa babestu duten hainbat eragilek.
Udalak 31.200 euroko laguntza emango dio Lekitto Musika Bandari, musika ekintzak egiten jarraitu ahal izateko.
Txertoaren eta tronbosi kasuen artean "lotura bat" egon daitekeela uste du Sendagaien Europako Agentziak, baina berretsi du "onurak arriskuak baino askoz ugariagoak" direla.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta egun hori ardatz hartuta, aurten ere Liburu Astea egingo dute Mutrikun. Bihar [apirilak 21] hasi eta apirilaren 30era bitartera hiru ekintza antolatu dituzte.
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (5), Markina-Xemein (3), Mutriku (2) eta Lekeitio (2). Hau da, 5.000 biztanletik gorako herri guztietan erregistratu dituzte kasuak. Lurraldeetako tasek ere gora egiten jarraitzen dute.
Uhagon kulturguneak antolatuta, Dantza Urbano edo Hiri Dantza tailerrak eta erakustaldia egon ziren zapatuan [apirilak 17] Markina-Xemeinen.
Ondarroako Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak eguaztenean [apirilak 21] egingo du 2021eko udaleku ibiltariei buruzko aurkezpena. Kofradia Zaharrean bi hitzordu ipini dituzte.
Maria Arostegi Oletako Klaudio jatetxeko nagusiak 100 urte bete ditu. Familia eta lagun artean ospatu du, eta besteren artean Hirugarren Adinekoen Elkartekoen, udal ordezkarien eta Oletako Jai Batzordekoen bisita jaso du.