Hemeretzi kasu gehiago erregistratu dituzte
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (8), Aulesti (5), Markina-Xemein (3), Lekeitio (1), Mutriku (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Ondorioz, igo egin dira Ondarroako, Mutrikuko eta Aulestiko intzidentzia tasak. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Asteon aurreko aste amaieran baino kasu gehiago erregistratzen ari dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Horren adibide da atzo [apirilak 20] hemeretzi kasu erregistratu izana. Aipagarria da Aulestin eta Ondarroan erregistratutako kasu kopurua; Ondarroan 8 kasu erregistratu zituzten atzo, eta Aulestin 5. Azken horretan, martxoaren 25ean erregistratu zituzten azken kasuak. Azpimarragarria da, beraz, hiru aste eta erdian kasurik erregistratu barik egon eta gero egun bakarrean bost erregistratu izana.
Lurraldeak. Arabak 448,20ko tasa dauka (+8 puntu), Bizkaiak 434,88koa (+8 puntu) eta Gipuzkoak 677,35ekoa (+19 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 240,96 (482 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 748,50 (atzo 0 tasa zeukan)
- Berriatua: 159,11 (ia 80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 500 (500 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 207,56 (28 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 338,31 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 564,55 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 910,47 (23 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (atzo 0 tasa zeukan)