Lea-Artibaiko zortzi odol emaile saritu zituen iaz odol emaileen elkarteak
Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak 40-50 bider odola eman duten 210 bizkaitar omendu zituen iaz. Pandemia dela eta, ez zuzten egin urteroko ekitaldia, baina odol emaileen konpromisoa eta ekarpena saritu zituzten. Guztira, zortzi izan ziren sarituak: Nuria Mugartegi, Idoia Iturriza eta Pilar Huegun ondarrutarrak, Ander Akarregi lekeitiarra, Kepa Galletebeita ispastertarra, Alexander Larrinaga markina-xemeindarra, Ana Mari Bustindui berriatuarra eta Jon IƱaki Zelaia aulestiarra. Guztiek egindako ahalegina eta konpromisoa balioan jarri zituzten odol emaileen elkartekoek.
Horrez gain, emaile gehiago eta gazteagoak behar direla azaldu dute: “Gizarte mailan odolaren beharrizana egindakotzat ematen du jendeak, baina odola emateko joera eta tasa horri eutsi ezean, ez da odola bermatuta egongo. Odola aurretik egon behar da, gero erabili ahal izateko. Berezkorik ez dago, eta eman egin behar da. Gure arloa da, denona, eta kontzientzia sortu behar dugu. Odola eman egin behar da, eta eman ere sarriago eman”.