35 ziklomotorrek egin dute azterketa teknikoa Ondarroan

Gaur [apirilak 21] goizean ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera eduki dute herritarrek Ondarroako Musika Plazan. Udalak eman dituen datuen arabera, 35 azterketa egin dituzte guztira. Bizkaian sei herritan egon da azterketa teknikoa herrian bertan egiteko aukera, eta Ondarroa horietako bat izan da.
Udaltzaingotik adierazi dutenez, datorren urtean ere zerbitzua Ondarroara ekartzen ahaleginduko dira. Azpimarratu dutenez, zerbitzua herrian ematearen helburua izan da herritarrak azterketa teknikoa egitera Zornotzaraino joan behar ez izatea.