Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Sortzaile handiak ere organikoa sailkatzera animatu nahi ditu Lea-Artibai Amankomunazgoak

Kanpaina bat abiarazi dute taberna, jatetxe, ostatu, janari denda eta elkarte gastronomikoak ere gai organikoa modu egokian sailkatzera gonbidatzeko. Gaur [apirilak 21] aurkeztu dute ekainaren amaierara arte martxan egongo den kanpaina.

Luis Kazalis Lea Artibai Amankomunazgoko Lurralde antolaketa zerbitzuko teknikaria eta Koldo Goitia Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakaria kanpainaren aurkezpenean.
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/21

Lea-Artibai Amankomunazgoak Egin lekua organikoari izeneko kanpaina berezi bat abiarazi du sortzaile handiak –taberna, jatetxe, ostatu, janari denda eta elkarte gastronomikoak– gai organikoa sailkatzera eta bosgarren edukiontzia erabiltzera animatzeko. Koldo Goitia Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakariak eta Luis Kazalis Lea Artibai Amankomunazgoko Lurralde antolaketa zerbitzuko teknikariak aurkeztu dute ekimena gaur [apirilak 21]; kanpaina aste honetan hasi eta ekainaren amaierara bitartean luzatuko da.

Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakariak jakitera eman duenez, aste honetan hasi dira teknikariak ostalaritzako establezimendu, denda eta elkarteetako arduradunei deiak egiten organikoari euren establezimenduetan lekua egiteko proposamena luzatzeko. “Gure helburua establezimenduetan organikoa sailkatu eta bosgarren edukiontziaren erabilpena bultzatzea da, organiko kopurua gehitzeko“.

Kanpaina hilabete bitan egingo da, eta Lurralde antolaketa zerbitzuko teknikariak azaldu duenez, sortzaile handiekin zuzeneko kontaktuan jarriko dira. “Astelehenean hasi ziren deiak egiten, eta gero bisitak egingo dira. Bisita horietan organikoa banatzeak dituen onurak azalduko zaizkie, eta materiala hartzeko aukera emango zaie. Material sortak bi motatakoak izan daiteke: 10 litroko pote txikikoa, edo bestela, 40 litroko balde handi bat eta bere tamainako poltsak dituena”.

Guztira, 263 jarduera ekonomiko bisitatuko dituzte, baita elkarte gastronomikoak ere. “Itxita badaude ere elkarteetako arduradunekin kontaktuan jarriko gara eta horiei ere emango zaie materiala, kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen esku orria, eta baita organikoa nondik ateratzen den eta ontzi horretara zer bota daitekeen azaltzen duen kartela ere”.

Gaur egun, eskualde mailan 1.000 tona organiko batzen dira. Organiko kopuruaren gorakada moteltzen ari dela esan dute

Kanpaina indartzeko, gainera, sei astetan informazioa zabalduko dute hedabideen bidez. “Aste bakoitzean bideo txiki bat kaleratuko dugu, establezimenduek organikoari zelan egiten dioten lekua erakusteko, eta lelo batzuk eta argazkiak ere zabalduko ditugu”. 

Kazalisek azaldu duenez, jadanik badaude organikoa banatzen duten taberna, ostatu eta elkarte gutxi batzuk, baina gehiagorengana heldu nahi dute. Hala ere, organikoa banatzen ari diren horiei ere bisita egingo diete teknikariek, ezelako arazorik badaukate konpontzeko.

Motelduta. Lea Artibai Amankomunazgoko teknikariak jakitera eman dutenez, gaur egun, eskualde mailan 1.000 tona organiko batzen dira, horiek BFA konpostegira bidaltzen dituzte, eta bertan konposta egiten dute. Eta, badaramatzate urte bi, gainera, konposta bertora ekartzen, nahi duenak eskuratu ahal izateko. Hala ere, organiko kopuruaren gorakada moteltzen ari da. “2017 eta 2018 urteetan organikoaren igoera nabaria izan zen, baina azken urte bietan moteldu egin da handitze abiadura hori, eta beraz, pentsatu dugu sektore hau oso interesgarria dela organiko kopurua handitzen joateko, batez ere, jatetxe, taberna eta ostatuek sortzen duten gai organiko kopurua oso handia delako”.

Ikastetxeetako jantokiak eta nagusien egoitzak ere sortzaile handien artean kokatzen dituzte, baina horiek sarean sartuta daudela argitu dute. “Denbora badaukagu, horiengana ere joango gara, eta kanpaina azalduko diegu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.