Iñaki Iturri Ondarroako bizilagunak nazioarteko sorospen jardunaldi batean parte hartuko du
Adin txikietan prebentzioak daukan garrantziari buruzko hitzaldia emango du urrian.
Ondarroan bizi den Iñaki Iturri sorosle natxituarra Itoak prebenitzeko Ciprea nazioarteko jardunaldietan parte hartzeko aukeratu dute; adin txikietan prebentzioak daukan garrantziari buruzko ordu laurduneko hitzaldia emango du urrian Cordoban (Espainia) egingo den biltzarrean.
Iturrik azpimarratu duenez, Cordobakoa salbamendu eta sorospen gaietan mundu mailan dagoen jardunaldirik “garrantzitsuenetako” bat da. “Espainiako, Argeliako, Argentinako, Australiako, Belgikako, Costa Ricako, Danimarkako, Frantziako, Guatemalako, Italiako, Nigeriako, Norvegiako, Portugalgo edo Tunisko adituak batuko gara bertan”.