LABeko kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Ondarroan
Barikuan [apirilak 23], 11:00etan, Alamedan batzeko deia egin dute.
Astelehenean [apirilak 19] LAB sindikatuko sei kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak Iruñean, martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan egindako protesta bategatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik. Atxiloketa horiek eta sindikalismoaren aurkako “gehiegikeria” hori salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko [apirilak 23]. 11:00etan ipini dute hitzordua, Alamedan.