Bederatzi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Lekeitio (5), Ondarroa (2), Mendexa (1) eta Mutriku (1). Mutrikuko intzidentzia tasa 37 puntu jaitsi da eta, ondorioz, 508ko tasa dauka. Lekeitioko tasa igo egin da, baina gune horian egoten jarraitzen du. Arabako intzidentzia tasa sei puntu jaitsi da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoakoa igo egin da.
Azken orduetan erregistratu dituzten kasuak direla eta, Lekeitioko intzidentzia tasa 41 puntu igo da. Beste herrietan, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira. Aipagarria da Mutrikuren egoera. Izan ere, azken orduetan 37 puntu jaitsi da intzidentzia tasa eta, ondorioz, gaur 508,09ko tasa dauka. Beraz, Jaurlaritzak astelehenean [apirilak 26] gune gorriko herrien zerrenda eguneratzen duenean, Mutrikun kasu gehiago erregistratuko ez balute, litekeena da Mutriku zerrenda horretatik kanpo geratzea eta martitzenetik aurrera itxiera perimetrala ezeztatuta geratzea.
Lurraldeak. Arabak 437ko tasa dauka (-6 puntu), Bizkaiak 452,55ekoa (+10 puntu) eta Gipuzkoak 711,21ekoa (+14 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0 (atzo 240,96ko tasa zeukan)
- Aulesti: 898,20
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 262,90 (41 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 298,51
- Mendexa: 211,86 (atzo 0 tasa zeukan)
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 508,09 (37 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 910,47 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79