Jolastu geugaz! txokoko laugarren zozketa, abian!
Zozketan parte hartzeko galdera erraz bat erantzun behar da. Maiatzaren 13ko 12:00ak arte parte hartu daiteke. Baserritik Gernikara-ren produktuen otzara izango da saria.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk sortutako Jolastu geugaz! txokoaren 4. zozketa duzu hau. Gaurtik [apirilak 30] maiatzaren 13ko 12:00ak arte parte hartu ahal da zozketan. Parte hartzaileek galdera bat erantzun beharko dute, eta erantzun zuzena ematen duten guztien artean Baserritik Gernikara sareko ekoizleen produktuekin osatutako otzara bat zozkatuko da. Saria ez da nolanahi aukeratu. Izan ere, eskualdeotako ekoizleen produktuak balioan jarriz, sasoian sasoikoa eta bertokoa jatearen alde egin nahi izan du HITZAk.
Saridunaren izena maiatzaren 14an argitaratuko da, egunkarian eta Interneten.
Parte hartzeko, EGIN KLIK HEMEN! (galdera erantzun eta inprimakia bete ondoren sakatu BIDALI botoia).