Ondarroako HAPOren aurrerakinari ekarpenak egiteko epea luzatu dute
Herri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerakina jendaurrean egongo den epea luzatzea erabaki du Ondarroako Udalak. Txostena bi hilabetez ikusgai egotea aurreikusten bazen ere, epea beste hilabetez luzatuko dute, “herritarrek euren ekarpenak egiteko denbora gehiago eduki dezaten”. Maiatzaren 28a izango da ekarpenak egiteko azken eguna.
HAPOri buruzko txostena Ondarroako Udalaren webgunean eta Kofradia Zaharreko lehen solairuan dago ikusgai. Txostena bertatik bertara kontsultatzeko interesa dutenek turismo bulegora joan beharko dute, eta aretoa libre badago, ikusteko aukera eskatu dezakete honako egun eta ordutegian: martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.