Beste bederatzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [apirilak 27] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (3), Lekeitio (3), Berriatua (1), Markina-Xemein (1) eta Mutriku (1). Berriatuko eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo dira, eta gainerakoak mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeei dagokienez, joera aldaketa atzeman dute.
Azken orduetan beste bederatzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: hiruna Ondarroan eta Lekeition, eta bana Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Horren ondorioz, Lekeitioko eta Berriatuko intzidentzia tasak igo egin dira; 41 puntu eta 80 puntu igo dira, hurrenez hurren. Beste herrietako intzidentzia tasak jaitsi edo berdin mantendu dira.
Lurraldeak. Azken asteetan lurraldeetako intzidentzia tasek goranzko joera eduki badute ere, atzoko [apirilak 27] datuei erreparatuta joera aldaketa bat nabari da lurraldeetan, Araban eta Bizkaian bai behintzat; Arabako eta Bizkaiko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Gaur gaurkoz, Arabak 410,04ko tasa dauka (-7 puntu), Bizkaiak 457,60koa (-1 puntu) eta Gipuzkoak 716,21ekoa (-14 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31
- Berriatua: 159,11 (80 puntu igo da)
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 456,62 (41 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 238,81
- Mendexa: 423,73
- Munitibar: 218,34 (218 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 508,09 (18 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 910,47 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
GRAFIKOA: Azarotik aurrera Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasuak, asteka: