Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Langileen aldarriak, kalean

LABek mobiliziazioa egin zuen Ondarroan, eta egoerak greba orokorra eskatzen duela aldarrikatu zuen. ELAk eskubide gehiago eta murrizketa gutxiago aldarrikatu zituen. Lekeition eta Mutrikun ere mobilizazioetan elkartu ziren langileak.

LAB sindikatuak deitutako Maiatzaren Leheneko mobilizazioa Ondarroan. Argazkia: Turrune.
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/05/03

Maiatzaren Lehenean langileen aldarrikapenak ozen entzun ziren herriko kaleetan. Iazko deialdi birtualetatik kaleetara egin zuten salto beharginek. Eraldaketarako garaia zela esan zuten LABek eta ELAk deialdietan, eta hala berretsi zuten zapatuko mobilizazioetan. Hiriburuetan batu ziren sindikatuetakoak, baina LABek deialdi bereziak egin zituen eskualdeka, tartean Ondarroan. Lekeition eta Mutrikun ere mobilizazioak egin zituzten herri mugimenduek.

Mezu argia eta zuzena bidali zuen LABek Ondarroan: “Egoerak beste greba orokor bat eskatzen du, eta LAB greba orokorrerako adostasunak sortzen hasteko prest dago”. Pandemiaren osteko garaian “indartsu sartzeko” litzatekeela greba adierazi zuten sindikatuko ordezkariek, baita egungo politika publikoen norabidea aldatzeko ere. “Langileen borrokan mugarri berriak jarriko ditugu, greba eta mobilizazio berriei baietz esango diegu, eta borroka batzuen eta besteen konfluentziak bilatuko ditugu”. 

Izan ere, ez dela enplegu duinaren aldeko apusturik egin salatu zuen LABek: “Ez dago zerbitzu publikoak indartzeko asmorik, zaintza krisian dago, eta krisi ekologikoak irtenbiderik barik jarraitzen du. Kapitalismoan, langileak ez gara demokrazian bizi. Sistema hau luzatzeko patronalak esku-eskura ditu estatuaren botere bortitz guztiak, legegilea, judiziala eta poliziala”.

Horren aurrean, sindikatuak badituela estrategiak azaldu zuen. “Bizitza duinaren bidean jarri beharko ditugu gure estrategiak, eta kapitalaren gainetik, langileon bizitzak jarriko ditugu”, adierazi zuten, eta sindikatuaren ikur diren bi egitasmoen premia gogoratu zuen: Euskal Herriko Lan Kodea eta Gizarte Segurantzarako lege propioa. “Aldaketa ez da egun batetik bestera gertatuko, eredu zaharretik eredu berrira trantsizioa egin behar da, trantsizio ekosoziala eta feminista. Hori da alternatiba”.

Hori horrela, enplegu duinaren, zerbitzu publikoaren, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde eta pentsioen defentsan jarraituko du lanean sindikatuak, betiere mugimendu feministaren, pentsiodunen eta gazteen bidelagun izanez. LABen mobilizazioan hainbat kolektibok parte hartu zuten: gazteek, emakumeek, pentsiodunek… eta denen aldarrikapenek izan zuten euren lekua.

Aurten lanean hildako 18 langileak ere gogoratu zituzten ekitaldian, izan ere, lore eskaintza eta agurra dantzatu zieten. 2016an Ondarroako izotz fabrikan hildakoen senideek gainera, plaza erdian ipinitako suontzia piztu zuten.

ELAk ere “aldaketarako garaia” dela aldarrikatu zuen, 2008ko krisiaren formulak ez errepikatzeko. Hori eragozteko, “ezkerreko atea” joko duela esan zuen Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Bilbon: “Eskubide gehiago eta murrizketa gutxiago dakarren atea”. Sindikatuak azken hilabeteetan egindako eskaeren garrantzia azpimarratu zuen Lakuntzak.

Erreforma fiskala “ezinbestekoa” dela gogoratu zuen, “krisi honetako faktura zeinek ordainduko duen baitago jokoan”. Idazkari nagusiaren berbetan, “gehien dutenek gehiago ordaindu” behar dute. 

Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Lekeitio. Argazkia: Karpanta
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Ondarroa. Argazkia: Turrune
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada
Argazkian, Mutriku. Argazkia: Mutrikuko Gaste Asanblada

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.