Naroa eta Hezurbeltzak taldeentzako kontzerturako eta Bibitxa antzezlanerako gonbidapenak eskuragai daude. Udaletxea ohiko ordutegian eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Zea Maysen kontzerturako sarrera guztiak agortuta daude.
Bigarren Ioritz Odiaga aulestiarra eta Arkaitz Kobeaga ereƱarra izan dira. Podiuma Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak osatu dute.
2020ko azarotik daramate entsegatu ezinik, eta kantatzea "segurua dela" diote. Abesbatza askok ateak itxiko dituztela ikusten dute.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, kale garbitzaileen ibilgailu bat perdigoi bategaz tirokatu dute. "Egilea zein den identifikatzeko" ikerketa nahikoa bideratuta dauka Udaltzaingoak.
LABek mobiliziazioa egin zuen Ondarroan, eta egoerak greba orokorra eskatzen duela aldarrikatu zuen. ELAk eskubide gehiago eta murrizketa gutxiago aldarrikatu zituen. Lekeition eta Mutrikun ere mobilizazioetan elkartu ziren langileak.
Elgetarra hasieratik lasterketa buru joan da, eta 55 segundoren barruan sartu dira lehenengo laurak. Oihana Kortazarren hitzetan, "ibilbide oso teknikoa" izan da, lasterketa gogorra eta polita aldi berean. Espainiako Txapelketa irabazteagatik Munduko Txapelketetara zuzenean sailkatu da.
Bizkaiko Zesta-punta Txapelketako finalak jokatu ziren zapatuan [maiatzak 1] Markina-Xemeinen. Arrasate eta Urko berriatuarrak, Arakis eta Atain II markina-xemeindarrak eta Leke eta Unda gernikarrak dira aurtengo txapeldunak.
Arraizek Ondarroa Karate Taldeko bere ikasleei ere eskerrak eman dizkie, euren maisu izaten uzteagatik eta bere jardunean jarraitzeko emandako bultzadagatik.
Dekretua maiatzaren 10ean sartuko litzateke indarrean, eta lau edo sei aste arteko balioa izango luke.
Ondarroak seigarren astez zerrendan egoten jarraituko du, eta Lekeitiok bigarren astez. Barikutik domekara bitartean [apirilak 30-maiatzak 2] 21 kasu erregistratu dituzte, aurreko astean baino askoz ere gutxiago. Orokorrean, Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia jaisten ari da.
Espero zuten emaitza dela esan du Jabi Urresti Mutriku Sokatira Taldeko kideak: "Zer falta zaigun ikusi genuen: elkarren kontrako entrenamenduak".
Herriko kultur taldeei euren sorkuntzak taularatzeko aukera eman nahi die udalak. Proposamenak maiatzaren 14ra arte bidali daitezke.