Azken orduetan sei kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [maiatzak 3] Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu. 3 kasu Markina-Xemeinen erregistratu zituzten, 2 Lekeition eta bat Ondarroan. Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak nabarmen jaitsi dira. Lurraldeei dagokienez, gaurtik aurrera Araba ez dago perimetralki itxita; Bizkaiko intzidentzia tasa igo egin da.
Atzo [maiatzak 3] sei kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain: 3 kasu Markina-Xemeinen erregistratu zituzten, 2 Lekeition eta 1 Ondarroan. Aipatzekoa da azken asteetan ez modura, gaurkoan ez dela intzidentzia tasarik igo; guztiak mantendu edo jaitsi egin dira. Eta jaitsi direnen artean, azpimarratzekoa da Ondarroako eta Mutrikuko egoera; bi herri horietan azken egunetan nabarmen ari dira jaisten intzidentzia tasak.
Bestetik, Etxebarria gune gorriko herrien zerrendan sartu zen atzo [maiatzak 3]. Beraz, gaurtik aurrera, Ondarroan eta Lekeition modura, Etxebarrian ere neurri murriztaileagoak dauden indarrean, gutxienez datorren martitzenera arte [maiatzak 11].
Lurraldeak. Gaurtik aurrera Araba ez dago perimetralki itxita, bai aldiz Bizkaia eta Gipuzkoa. Arabak 348,57ko tasa dauka (-16 puntu), Bizkaiak 460,03koa (+5 puntu) eta Gipuzkoak 646,67koa (-18 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 1.073,83
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 511,97
- Markina-Xemein: 318,41
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 338,73 (38 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 782,07 (46 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 911,16