Ekintzailetzari buruzko formakuntza saioak antolatu ditu Debegesak
Ekintzailetza hilabetearen barruan, enpresa ideia bat martxan ipini nahi dutenei zuzendutako Internet bidezko lau formakuntza saio antolatu ditu Debegesa Garapen Agentziak. Saio horietan negozio ideia bat garatzeko prozesuan kontuan eduki beharreko gaiak landuko dituzte gaian adituak diren lau profesionalen eskutik; besteak beste, finantzazio moduak edota estrategia lantzeko gakoak.
Formakuntza saioak astean behin eskainiko dituzte. Lehen saioa eguenean [maiatzak 6] egingo dute eta gainontzeko hirurak, berriz, hilaren 14an, 21ean eta 28an egingo dituzte; saio bakoitzak ordutebeteko iraupena dauka, 09:00etatik 10:00etara. Saioak doakoak badira ere, aurretiaz izena ematea nahitaezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek. Saioren batean parte hartzeko interesa dutenek Debegesaren webgunean daukate horretarako aukera.
EGITARAUA:
- Maiatzak 6, eguena. Zure negozioa sortzeko estrategiaren garrantzia, IƱaki Lasa Arratibelen eskutik (Iestarteko zuzendaria da, IeTeameko ekintzailetza eta berrikuntza arloan).
- Maiatzak 14, barikua. Nola saldu zure negozio ideia, Ione Feijooren eskutik (Nazioarteko merkatuetan markak sortzeko eta finkatzeko aholkularia Bostnanen).
- Maiatzak 21, barikua. Nola finantzatu zure negozioa, Naiara Lopezen eskutik (Analista finantzarioa Elkargi SGRn).
- Maiatzak 28, barikua. Forma juridikoa eta betebehar fiskalak, Juan Bidegainen eskutik (Aholkulari Fiskala eta kontablea Torrealday Aholkularitzan).