Odei Etxebarria eta Ainhoa Tolosa izan dira onenak Open kategorian, Mendexan
Balorazio positiboa egin dute antolatzaileek: "Oso ondo joan zen, itsasoaren baldintza egokiak eduki genituen, eta horregatik jendea oso pozik egon zen".

IV. Dzanga Kayaksurf Txapelketa irabazita, OPEN kategorian Odei Etxebarria eta Ainhoa Tolosa dira Bizkaiko txapeldunak.
Atzo [maiatzak 9] lehiatu zuten txapelketa Mendexako Karraspio hondartzan, eta Euskadiko Koparen 1. proba puntuagarria izan zen. Balorazio positiboa egin dute antolatzaileek: “Oso ondo joan zen, itsasoaren baldintza egokiak eduki genituen, eta horregatik jendea oso pozik egon zen”.
Aipatutako kategoria nagusi horretan, 14,4 puntugaz lortu zuen garaipena Odei Etxebarriak. Xabi Olano geratu zen txapeldunorde, 12,73 puntugaz, eta Gorka Martin (10,93) eta Xabier Ituarte (8,3) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Emakumezkoetan, berriz, 9,13gaz irabazi zuen txapelketa Tolosak, eta 6,4 puntu lortu zituen Garazi Iturralde bigarrenak. Xiang Messacasak osatu zuen podiuma (5,55 puntu), eta Naroa Larruskain izan zen laugarren finalista (5,07).

Argazkia: Gaizka Ballesteros.
Open kategoriaz gain, junior, kadete, master (40 urtetik gorakoak) eta grand master (50 urtetik gorakoak) kategorietan lehiatu zuten txapelketa.
Esate baterako, Junior kategorian Aiur Illarreta izan zen onena, 11,2 puntu eman zizkioten finalean. Peru Barandiaran sailkatu zen bigarren (7,43) eta Jon Etxeberria hirugarren (7,4). EƱaut Calvok ere finalean sartzea lortu zuen, eta laugarren sailkatu zen, 6,53 puntugaz. Eta Master kategoriari dagokionez, Edu Etxeberria izan zen irabazlea, 16,17 puntugaz. Xabier Ituarte bigarrenak 10 puntu egin zituen eta Gaizka Ballesteros hirugarrenak 7,33 puntu.
*ARGAZKIAK: GAIZKA BALLESTEROS










