Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Ondarroako Udaleku ibiltariak, bestelako aisialdiaren eredu

Naturagaz lotutako udako bestelako aisialdia eskaintzen hamar urte daramatza Ondarroako Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak. Aurten ere Euskal Herriko bazterrez gozatzeko aukera egongo da.

Argazkia: Barnetegixe Hezkuntza Elkartea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/05/12

Herritik irten, egunerokoa alde batera laga eta bestelako abenturak eta esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera dakarte Ondarroako udaleku ibiltariek.

Adinaren araberako bi udaleku antolatu ditu Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak. 2007tik 2010ra jaiotakoei zuzendutako udaleku ibiltaria egingo dutenek Bakio eta Ondarroa arteko ibilbidea gauzatuko dute uztailaren 12tik 19ra. 2005 eta 2006an jaiotakoek, ostera, Ondarroa-Urduña-Ondarroa ibilbidea egiteko aukera edukiko dute uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Urtebeteko geldialdia eta gero, abenturari ekiteko gogotsu daude begiraleak.

Udaleku bakoitzean gehienez ere 35 gaztetxok joateko aukera edukiko dutela adierazi dute begiraleek. «Dozena bat begirale inguru joaten gara irteera bakoitzean, eta jende gehiago izanez gero, ezinezkoa izango litzateke. Askotan lo egiteko lagatzen dizkiguten tokiak ere ez dira oso handiak izaten, eta alde horretatik ere mugatuta gaude. Gauzak ere furgoneta batean eramaten ditugu, eta hor ere muga batera arte sartu daitezke gauzak».

Udaleku ibiltariko parte hartzaileak, artxiboko irudian. Argazkia: Barnetegixe Hezkuntza Elkartea

Osasun egoerak nabarmen baldintzatu du eskaintza. Alde horretatik, etapak moldatu eta Bizkaira mugatu dute egonaldia. «Aurreko urteetan Gipuzkoara, Arabara edota Nafarroara ere ailegatu izan gara, baina mugikortasunari dagokionez murrizketaren bat baldin balego ere, lurralde berean mugitu ahal izateko aukera gehiago edukitzea aurreikusi dugu. Horregatik, Bizkaian zehar egingo ditugu aurten udalekuak».

Bestelako neurri bereziak ere hartuko dituzte antolatzaileek. Lotarako, adibidez, kanpin dendak erabiliko dituzte, denek batera lo egin beharrean, taldeka lo egiteko

Denbora tartea ere mugatu egin dute; aurtengo udalekuak «ohi baino» motzagoak izango dira. «Egonaldiek hiru bat egun gutxiago iraungo dute. Nagusienen kasuan, adibidez, ibilbide bera egun gutxiagoan egin beharko dugunez, ez gara ohiko tokietatik ibiliko». Bestelako neurri bereziak ere hartuko dituzte antolatzaileek. Lotarako, adibidez, kanpin dendak erabiliko dituzte, denek batera lo egin beharrean, taldeka lo egiteko. Herri handirik ere ez dute zeharkatuko. «Orain arte egin izan dugun modura, herri handirik ez dugu zeharkatuko. Gehiena mendiz mendi egingo dugu, auzoetatik edo herri txikietatik igarota».

Osasun egoerak ezarritako oztopoei aurre egin eta nolanahi ere Euskal Herriko bazterrez bapo gozatzeko aukera edukiko dute herriko gaztetxoek.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, inoiz ez dute ibilbide bera egiten. Gazteenek aurten egingo duten ibilbidea ez dute aurretik egin. Ondarroatik Bakiora autobusean joango dira, eta handik oinez bueltatuko dira Ondarroara. Adina kontuan hartuta, etapa motzak egingo dituzte egunero. «10-15 kilometro inguruko etapak izango dira; lasai joanda hiruzpalau orduan egiteko modukoak. Etapa egitera irteten dugunean bi begirale furgonetagaz helmugako herrirantz abiatzen dira, eta bitartean behar ditugun erosketak egiten dituzte. Ailegatzen garenerako bazkaria prestatuta edukitzen dute eta lo egingo dugun lekua txukuntzen hasita egoten dira. Ailegatu, bazkaldu, eta atseden hartu ostean, arratsaldean askotariko ekintzak egiten ditugu».

Argazkia: Barnetegixe Hezkuntza Elkartea

Parte hartzaileak. Nagusienek, berriz, etapa luzeagoak egingo dituzte; 25-30 kilometro inguruko etapak. «Gauero asanbladak egiten ditugu, eta denon artean erabakitzen da hurrengo etapa nondik nora eta zelakoa den. Etapa oso luzeak direnez, normalean, bidean bazkaltzen dugu. Nahikoa polita den toki bat aurkitzen dugunean atseden hartu eta han bazkaltzeko aprobetxatzen dugu».

“Datozen gaztetxoek geugaz ondo pasatzea da helburua, elkar ezagutzea. Egia esan, esperientzia oso aberasgarria da”

Gaztetxoak elkartzeko eta horiei ondo pasarazteko aitzakia baino ez dira udaleku ibiltariak. «Herritik eta herritarrentzako sortutako udalekuak dira. Datozen gaztetxoek geugaz ondo pasatzea da helburua, elkar ezagutzea. Egia esan, esperientzia oso aberasgarria da. Etortzen direnen artean harreman politak sortzen direla ikusten dugu urtero. Elkarbizitza prozesu bat bizitzen dute, eta adin berean, lagun berriak egin eta esperientzia berriak partekatzen dituzte».

Gaineratu dutenez, gaztetxoek ere erabakietan parte hartzeko aukera edukiko dute. «Dena ez dago aurrezarrita. Plangintza bat eginda eramaten dugu, baina denon nahion arabera aldatzeko aukera dago. Udaleku parte hartzaileak dira, eta talde modura zelan lan egin ere ikasten dute».

Ardurak hartzen ere ikasiko dute egonaldiak irauten duen tartean. «Txikienen kasuan, begirale bakoitzak bere ardurapean dagoen taldetxo bat edukitzen du. Begirale hori taldea esnatzeaz arduratzen da, eta egun horretan dagokion taldeak gainontzeko taldeentzako gosaria prestatzen du. Egun horretako harrikoa ere talde horrek egiten du. Nagusien kasuan ere, taldeka banatuta hartzen dituzte ardurak. Dagokion taldeak denen gosariak prestatuko ditu. Afaria, bestelakoan, bakoitza berea egiteaz arduratzen da».

Gainera, parte hartzaile bakoitza bere gauzez arduratu beharko da. «Ibilbidea egiteko norberak bere motxila eramaten du soinean. Gainontzekoa furgonetan eramaten da. Hiruko taldeetan patata zaku handi batzuetan gordetzen dituzte gauzak. Zaku horietan kabitzen ez dena aldean eraman behar izaten dute. Horregatik gomendatzen dugu udalekura beharrezkoak diren gauzak bakarrik ekartzeko, ostera antzean aldean eraman beharko dituzte eta».

Izen-ematea, zapatura arte. Izen ematea zabalik dago zapatura arte [maiatzak 15]. Interesa dutenek guraso batzarretan emandako eta ikastetxeetan banatu dituzten izen emate orrien bidez egin dezakete. Nahi dutenek, gainera, Internet bidez ere izena eman dezakete. «Osasun protokoloa dela eta, Institutuan ez da paperean agiririk banatzen. Horiengan pentsatuta, batez ere, Internet bidezko izen ematea zabaldu dugu». Txikien udalekuan izena eman nahi dutenek honako loturan eman beharko dute izena eta handien udalekuan izena eman nahi dutenek, berriz, honakoan.

Matrikula egiterako orduan ordaintzen dena mantenurako izango dela aurreratu dute. «Begiraleok gure borondatez egiten dugu lan hau. Ordaintzen dena janaria erosi, furgoneta alokatu, gasolina, asegurua, aterpetxeren bat, materiala… eta bestelako eguneroko gastuak ordaintzeko izaten da. Ahal duenak ahal duena ordaintzeko aukera ere badago. Ez dugu nahi inor udaleku barik geratzea, gurasoek hori ezin dutelako ordaindu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.