Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

II. Loratu Mutriku erosketa bonuen kanpaina, abian astelehenetik aurrera

Bonuak astelehenetik aurrera erosi ahalko dira turismo bulegoan. Bonu sorta bakoitzak 35 euro balioko ditu eta 50 euroko eroste ahalmena edukiko du. Ekainaren 26a da bonuak gastatzeko azken eguna.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/05/14

Iazko udazkenean egin modura, astelehenetik aurrera [maiatzak 17] ere erosketa bonuean kanpaina abiaraziko da Mutrikun,  II. Loratu Mutriku izenburupean. Kanpainaren helburua da osasun larrialdiak eragindako krisiari aurre egitea eta “herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako jarduera indartzea eta herriko familien ekonomian laguntzea”. Ekainaren 26a da bonuak gastatzeko azken eguna.

Bonuen ezaugarriak. 40.000 euroko inbertsioa eginda, udalak 2.400 bonu finantzatuko ditu. Bonu sorta bakoitza 50 eurokoa izango da, eta zatikatuta egongo da: 10 euroko hiru txartel eta 5 euroko 4 bilduko ditu sortza bakoitzak. Bonuak erosteko, baina, herrian erroldatuta egon beharko dela esan dute, “nahitaez”. Eta herritar bakoitzak gehienez ere 2 bonu sorta erosi ahalko ditu. Bonua erosterakoan, kostuaren %30a (15 euro) udalak finantzatuko du, eta herritarrek %70a (35 euro) ordaindu beharko dute. Hau da, herritarrek sorta bakoitzeko 35 euro ordainduko dute eta 50 euroko eroste ahalmena edukiko dute.

Non erosi? Astelehenetik aurrera [maiatzak 17] bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri; astelehenetik zapatura erosi ahalko dira, 10:00etatik 14:00etara. Erosterakoan herritarrek nortasun agiria erakutsi beharko dute, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren bati bere nortasun agiriaren kopia emanda horiek erosi ahalko diote. Bonuak banku txartelarekin ordaindu beharko dira. “Ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku dirutan ordaintzea”. Eta bonuak ordaintzerakoan, pertsona batek gehienez ere lau sorta ordaindu ahalko ditu batera.

Nola erabili? Bonuak bakarrik kanpainara atxikitutako establezimenduetan erabili ahalko dira (zerrenda behean). Bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira, edo banaka. Hori bai, erosketaren balioak bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti; bonuekin ordainduta ez da esku dirutan itzulketarik egingo, ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.

Udal ordezkariak eta kanpainara atxikitutako establezimendu batzuetako ordezkariak, kanpaina aurkezteko agerraldian.

Kanpainaren aurkezpenean udal ordezkariek esan dute udazkeneko kanpainak “inpaktu positiboa” eduki zuela eta herritarrengan ere oihartzun zabala eduki zuela eta “askok eskertu” zuten ekimena izan zela. “Hori kontutan izanda, aurten ere ekimen hau aurrera eramango du, bai udaberrian eta baita ere udazkenean”. Beraz, udaberriko kanpaina hau eta gero, beste bat egingo dute udazkenean.

Helburu ekonomikoa. Kanpainarekin herriko merkatari eta ostalari artean 120.000 euro mugitzea lortu nahi du udalak. Horrez gain, 36.000 eurorekin herriko familien erosteko ahalmena diruz lagundu nahi dute.

Kanpainara atxikitutako establezimenduak (59): Adats Ileapaindegia, Alazne Optika, Albaro denda, Alboka okindegi eta kafetegia, Aldana burdindegia, Alday klinika, Alkolea edaritegia, Ametza taberna, Ansorregi oinetakoak, Apain estetika zentroa, Aparra arropa denda, Apartak ileapaindegia, Arrizabalaga harategia, Azkenetxe Ristorante, Bar Txoko, Bare Bare taberna, Beristain drogeria, Beristain estankoa, Beristain liburudenda, Bigara fruta denda, Buceo Euskadi, Dilaitz barne diseinua, Dotore ileapaindegia, Ekoamalur ekodenda, Garaia arropa denda, Gotzon arrandegia, Gotzone Ileak ileapaindegia, Goxart obradorea, Iparragirre altzariak, Iratxe lorak, Iratxe masajeak, Iripe etxetresnak, Islada fisioterapia, Itxasne frutategia, Joseba Elezgarai masaje eta osteopatia, Josune ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Loretxu taberna, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika, Maneiro Lentzeria, Mila frutategia, Olaizola arropa denda, Ostadar fruta denda, Panadei berri, Perras Arrandegia, Pikua jatetxea, Piper-en Txokoa taberna, Potero denda, Sabina denda, Soul arropa denda, Txalaparta okindegi eta taberna, Txikixak arropa denda, Tximak ileapaindegia, Zelaieta jatetxea, Zuriñe estetika.

Kanpainaren inguruko oinarriak irakurri nahi badituzu, EGIN KLIK HEMEN.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.