Bonuak astelehenetik aurrera erosi ahalko dira turismo bulegoan. Bonu sorta bakoitzak 35 euro balioko ditu eta 50 euroko eroste ahalmena edukiko du. Ekainaren 26a da bonuak gastatzeko azken eguna.
Jaurlaritzaren iragarpenaren aurrean mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argitu plataformak. Elkarretaratzeak egingo dira Etxebarrian eta Markina-Xemeinen.
Alkateorde izateagaz gainera, Ogasuna, Kontuak eta Finantzak, Ekonomia eta Lurralde Garapena eta Gizarte Politikak arloen ardura ere hartu du.
Kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu dute. Bestalde, intzidentzia tasa jaitsi eta gero, Mutriku gune berdean sartu da. Herri bakar baten ere ez da igo intzidentzia tasa. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa ere eremu gorritik atera da; hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Errepide nagusian 30ekoa da gehienezko abiadura, eta udaletxe, frontoi eta eskola inguruan 20koa. Kortazar auzotik errepide nagusirako tartean ezin dira ibilgailuak aparkatu.
Ondarroako Andrabanda Feministak 10 urte betetzen ditu aurten. Eta urteurren borobil horren harira, dokumental bat prestatzen ari dira.