80 parte hartzaile batu dira Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren lehenengo irteeran
IV. Bizkaiko Xendazaletasun Ligaren lehenengo irteera domekan egin zuten, eta parte hartzaile elkartu ziren. Markina-Xemein izan zuten abiapuntu eta helmuga, eta Artibai Mendigoizale Taldeak prestatutako 15 km-ko ibilbidean, Akarregira eta Baldakotxuntxurrara igo ziren.
Bizkaiko Mendizale Federazioak hainbat talde bizkaitarrekin elkarlean antolatzen du liga, eta denen heburua da BMFk homologatutako PR eta GR ibilbideak ezagutara ematea eta jendea horiek egitera bultzatzea.
*Argazkiak: Artibai Mendigoizale Taldea