Azken orduetan kasu bakarra erregistratu dute Lea-Artibain
Atzo [maiatzak 18] erregistratutako kasu bakarra Ondarroan erregistratu zuten. Dena dela, azken 24 orduetan Ondarroako tasa ere jaitsi egin da. Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeei dagokienez, hiru lurraldeen tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan Ondarroan erregistratu dute kasu bat; gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Dena dela, azken 24 orduetan 35 puntu jaitsi da Ondarroako intzidentzia tasa. Etxebarriko tasa ere jaitsi egin da, eta baita ere Lekeitiokoa. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Bestalde, Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute, 41,51ko eta 18,82ko tasakin, hurrenez hurren.
Lurraldeak. Arabak 151,12ko tasa dauka (-9 puntu), Bizkaiak 295,64koa (-13 puntu) eta Gipuzkoak 293,56koa (-17 puntu). Hiru lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 536,91 (135 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 41,51 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 1.059,32
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 105,5 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: