Bolivarren heriotzaren 190. urteurreneko irudia, 'Benetan berezia' erakusketan ikusgai
Museoen Naziorteko Egunaren harira, Bizkaiko museoek 'Benetan berezia' izeneko erakusketa birtuala osatu dute, eta Internet bidez ikusi daiteke. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai.
Museoan Nazioarteko Eguna izan zen maiatzaren 18a. Horren harira, eta iaz egin modura, Bizkaiko museoek Internet bidez ikusi daitekeen eta Benetan berezia izena daraman erakusketa bateratu bat egin dute. Eta iaz egin modura, Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoak ere erakusketa horretan parte hartu du. Hain zuzen, museoko arduradunek Simon Bolivarren heriotzaren 190. urteurrenerako sortutako Sustraietatik irudikatuz artelana aukeratu dute erakusketan ikusgai jartzeko.
Simon Bolivar Museoko arduradunek azaldu dute, irudia erakusteaz gain Gorka LarraƱaga irudi sortzaile azkoitiarrak Ziortza-Bolibarko Udalarentzako egindako koadro garaikidearen inguruko azalpena ere entzungai dagoela, bideoan. Izan ere, koadroaren izendapenean klik eginda, koadroa auzkeztu zutenean HITZAk egindako bideoa jarri dute ikusgai.
Iaz egin modura, ekimenean parte hartu duen museo bakoitzak pieza bat aukeratu du, eta hori beste piezekin batera jarri dute ikusgai, Interneten. Erakusketa birtual hori bi astez egongo da ikusgai.