Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Irisgarritasun Plana onartu dute Markina-Xemeinen

Plana aurrera begirako gida bat izango dela jakitera eman dute. Lehen neurria Esperantza eraikinean igogailua jartzea izango da.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/05/19

Markina-Xemeingo Udalak Irisgarritasun Plana onartu du. Lehendik zegoena oinarri hartuta landu dutela jakitera eman dute. «Bertan jaso dira Markina-Xemein %100 irisgarri izateko hartu beharko liratekeen neurriak. Horretarako, gaur egun iriste erraztasunari lotuta herrian dauden gabeziak detektatu dira, bai bide publikoan, udal eraikinetan eta baita garraioari dagokionez ere, eta gabezia horiek konpontzeko hartu beharreko neurriak proposatu dira».

Plana aurrera begirako gida bat izango dela azaldu du udalak: «Datozen urteetan, irisgarritasun arloan nondik jo jakiteko eta aurrera begira lehentasunak finkatzeko».

Plan berriari lotutako lehen ekimena ere esku artean daukate. Esperantza eraikinean igogailua jarriko dute, hain zuzen ere. Eraikin horrek, gero eta erabilera gehiago duela nabarmendu dute: «Besteak beste, bertako areto nagusia geroz eta gehiago erabiltzan da hitzaldi, proiekzio eta bestelako kultur ekitaldietarako».

Diru laguntzak. Asteleheneko osoko bilkuran diru laguntzen plan estrategikoa ere onartu zuen udalak. Plangintza horren baitan hiru urtetarako diru laguntzak finkatu dituzte, 2021, 2022 eta 2023 urteetakoak, eta sei arlotako laguntzak zehaztu dituzte: kultura, aisia, kirola, gizartea, euskara eta herriko jaiak.

Azaldu dutenez, kultur, kirol eta gizarte arloko elkarteek antolatzen dituzten ohiko ekimenetako laguntzak udalaren aurrekontu orokorreko gastuen egoera orrian zehaztuko dituzte, eta hitzarmenen bidez bideratuko dira. «Behin plan estrategikoa Osoko Bilkuran onartuta, talde guztiei bidaliko zaie eta epe bat zehaztuko da talde bakoitzak eskaerak egiteko».

Euskara arloko diru laguntzei dagokienez, berriz, Euskara ikasteko eta Euskarargaz lotutako jarduerak egiten dituzten erakunde publiko edo pribatuentzako zuzeneko laguntzak emango ditu Udalak.

Jaien arloan, Karmen jaiak, San Migel jaiak eta auzoetako jaiak mantentzeko eta sustatzeko ildo nagusiak zehaztu dituzte planean, «herritarrek festen antolaketan parte hartzea bultzatuz»

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.