Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Markina-Xemeinen erregistratu dute kasu bat, eta bestea Ondarroan. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa igo egin da, ez ostera Ondarroakoa. Etxebarriko intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herritakoa mantendu. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan erregistratutako kasuak Markina-Xemeinen (1) eta Ondarroan (1) erregistratu dituztela eta, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa igo egin da, ez ostera Ondarroakoa. Etxebarriko intzidentzia tasa ere jaitsi egin da, eta gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Joan den aste osoari dagokionez, duela bi aste baino kasu gehiago erregistratu zituzten. Joan den astean [maiatzaren 17tik 23ra] 17 kasu erregistratu zituzten, eta duela bi 15.
Lurraldeak. Arabak 116,59ko tasa dauka (-4 puntu), Bizkaiak 249,86koa (-10 puntu) eta Gipuzkoak 212,09koa (-10 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 671,14 (134 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 13,84
- Markina-Xemein: 119,40 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 423,73
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 175,09
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: